[itzul] PENDIENTE dontsua

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Or, Mar 31, 09:54:22, CEST 2017


*"tasun* iz." *versus "**kizun* adj.": uste dut hor datzala koxka: "tasun"
onargarriago iruditzen zaigu sustantiboa delako; "kizun", berriz, adjektibo
soila izaki, "kirrinkariago" edo "hozkigarriago", nonbait. Baina,
hizkuntza-kontuetan, azken hitza hiztunon arteko adostasunak du, noski...Ni
"kizun libre"aren alde, beraz: ez zen, beharbada, hain asmakizun baldarra
izan (pozten nau, Xabier eta Joxe Mari, zuek ere halatsu iritzi izanak).

Eta, kiribila kiribilduz, honako hautsi-mautsizko "konpontxo" hau egingo
bagenu, zer deritzozue?...Alegia: gauza "pendienteak" gauzatu-gabeko,
zertu-gabeko gauzak izaten dira, ezta?...Zergatik ez adoptatu, beraz,
"pendiente"-ren ordain "passe-partout"-tzat, *"zerkizun"* (sic)?....Uste
dut (ia?) kasu guztietarako balio lezakeela: "efektu zerkizunak", "lan
zerkizunak", "ordainketa zerkizunak" ...(Non eta -hau jada txiste txarra
da, barka - "belarritako" edo "zintzilikario" deitzea hitzartzen ez dugun,
jakina).

Ongi izan.

Joxe Austin Arrieta.

Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua araba.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 31 07:26):

> Iruditzen zait aditza zein den dakigunean ez duela arazorik sortzen, eta …
> gabe, -tzeko, -kizun formulek funtzionatzen dutela.
>
>
>
> Askotan, ordea, aditza/ekintza ez dago argi, ez dago argitzeko
> aukerarik/astirik… edo, aditza jakinda ere, hitz multzo luzeegi adiztunak
> ateratzen zaizkigu, erlatibodunak, izendapen baino gehiago definizio
> diruditenak.
>
>
>
> Kasu horietan, eta horietan bakarrik, zer iruditzen zaizkizu aukera hauek:
>
>
>
> *a)      **“DENA DELAKOAK” ZINTZILIK (zentzu figuratuan, jakina, eta
> “daude” aditza elipsian)*
>
>
>
> OROTARIKOA
>
> *zintzilik *(*-nz- * G ap. A), *zintzili *(L-côte ap. A; Dv (V, G)),
> *txintxilik* (G-bet ap. A; *VocZeg *286).
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Colgando,
> pendiendo. "Appendu, suspendu" Dv. "Pendiente, colgado" A. v. *zintzilika,
> zintzilikotz, zintzilizka, txintxiliz. *[image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/borobila.gif]*Tr. *Documentado
> en textos vizcaínos y guipuzcoanos desde mediados del s. XVIII y también en
> Xalbador. La forma general es *zintzilik. *Hay *txintxilik *en Aguirre de
> Asteasu, Iraola, *EusJok, *Barandiaran y Lekuona, y *zintzili *en
> Basarri, Etxaniz (junto a *zintzilik*) y Xalbador. En *DFrec* hay 20 ejs.
> de *zintzil(l)ik*
>
>>
> (Estar, etc.) pendiente de, atento a. [image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Erlojutik
> zintzilik egon bear al degu beti? *Alz * Ram *70. *Itz oietatik zintzilik
> zegon Santxo Panza, ezertxo-ere esan gabe. * "Colgado". Berron *Kijote *200.
>
>
> *ETA AMAIERAN*
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/laukia.gif](Estar,
> etc.) pendiente de, dependiente de, en suspenso. [image:
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Instante
> artatik dago zinzilik bezela gure eternidadea*. Urruz *ZeruA *52 (ap.
> *DRA*). *Eztabaida orretan zintzillik izan dan erabakia.* EAEg 14-2-1937,
> 1063.
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/laukia.gif]*Engraziri
> sendaketa egiten amaitu zutenean eguerdiko amabiak zintzilik zeuden. *Etxde
> *JJ *131.
>
>
>
> *b) “DENA DELAKOAK” KIZUN (proposamen ausartegia???)*
>
>
>
> “tasun”ek azken urte hauetan irabazi duen onarpenetik tiraka:
>
> HIZTEGI BATUA
>
> *tasun* iz. Ezaugarria, nolakotasuna. *Jainkoaren auzia eta Jainkoaren
> tasunen auzia bi auzi dira ezbairik gabe*.
>
>
>
> HIZTEGI KIZUN LIZUNA (gerora irakurri dut Joxe Agustinek-eta Kutxan
> aspaldi, ez alferrik, egin zuten “kizun libre”aren proposamena)
>
> *kizun* adj. (Testuingurua falta denean soilik) Zein den ez dakigun
> ekintza bat falta duena. *Eragiketa kizunak, kontu kizunak, gastu kizunak*
>
>
>
> Ondo bizi,
>
>
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
>
>
>
>
> *From:* Nuria Fdz. de Arroiabe [mailto:nuria a bildua belaxe.com]
> *Sent:* jueves, 30 de marzo de 2017 11:08
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] PENDIENTE dontsua
>
>
>
> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
> datorrenean.
>
> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
> magikorik bai?
>
> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>
> Nuria
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/0f2db09b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/0f2db09b/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/0f2db09b/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/0f2db09b/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/0f2db09b/attachment-0003.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago