[itzul] FEDi ala FEDri?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Mar 31, 11:09:04, CEST 2017


Sigla nola irakurri, hala deklinatu.
"fed" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDi.
"efeede" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDri.

Beraz, nola irakurri da ebazkizuna. Hori ebatzita, nola deklinatu jakingo
dugu.
Oro har, siglek hitz-bokazioa dute; hau da, ahal baldin bada, hitz gisa
(silabaka eta ez letraka) irakurtzera jotzen dugu. Kontua da
irakurgarritasun horretan badirela mailak (eta ohiturak) eta
eufonia/kakofonia jokoak ere baduela zeresana.
EAJ sigla "eaj" moduan irakurtzeko ezinik ez dago, baina "eajota"
irakurtzen dugu. Zergatik? Ez dakit; beharbada, "eaj" ez delako oso
eufonikoa (zerbait atsegina ez dela adierazteko hitza izan liteke, duen
musikalitateagatik).
Bestalde, LAB arazorik gabe ahoskatzen dugu hitz gisa ("lab").

Aspaldi batean, honela idatzi nuen 2tzul-en, eta uste dut balio duela
oraindik:
-----------------------------------------------
*kontsonante + bokal + kontsonante*, edo *kontsonante + bokal + bokal*
(bokalak desberdinak badira) edo *bokal + kontsonante + bokal* hurrenkera
dagoenean, silabaka:

*EKE *(*Euskal Kultur Erakundea*)*, EGA *(*Euskararen Gaitasun Agiria*)*,
ENA* (*École Nationale d’Administration*), *ETE* (*enpresa txiki eta
ertainak*), *ZAU* (*zainketa aringarrietako unitatea*), *ZIU* (*zainketa
intentsiboetako unitatea*), *TAO* (*trafiko eta aparkamenduaren ordenazioa*),
baina *DEE* (Drogak Eragindakoen Elkartea): [de-e-e] eta ez [de-e]),
*TIR* (*Nazioarteko
Errepide Garraioa*), *TAC *(*urteko harrapaketa kopurua*), *SIS* (*Schengengo
informazio-sistema*).

•       Baina zalantza ere izaten da batzuetan. Adibidez, hauek ere
silabaka irakurtzekoak dira?:

*TAT *(*Torturaren Aurkako Taldea*), *BAB/BAM* (*Baiona-Angelu-Miarritze*),
*PEF* (*Prestakuntzako Europako Fundazioa*), *NEZ* (*norberaren
erregistro-zenbakia*) (baina *BEZ *siglarekin ez dugu arazorik;
sistematikoki hitz moduan irakurtzen dugu).

Gorago esan bezala, printzipioz, hobe horretan salbuespenik ez egitea.
Baina salbuespentzat jo behar da *h* kontsonantea; Hegoaldean behintzat
mutua denez, siglan gertatzen denean sigla letraka irakurtzen da: *EHE
*(*Euskal
Herrian Euskaraz*), *EHU* (*Euskal Herriko Unibertsitatea*), *HEO* (*Hizkuntza
Eskola Ofiziala*). Dena den, hasieran edo erdian gertatzen denean, ez du
ondoriorik deklinatzeari dagokionez.
-----------------------------------------------
Horren arabera, printzipioz, esango nuke hitz gisa irakurtzekoa dela. Nik,
FEDi egingo nuke.

Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-03-31 10:45 GMT+02:00 Araitz Jauregi <araitzjl a bildua hotmail.com>:

> Fagor Etxestrenak kooperatibari erreferentzia egiteko siglak nola irakurri
> (eta deklinatu) beharko genituzkeen argitzerik badu inork?
>
>
> Eskerrik asko
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/9d80f45f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago