[itzul] ER: FEDi ala FEDri?
Araitz Jauregi
araitzjl a bildua hotmail.com
Or, Mar 31, 11:21:04, CEST 2017
Azalpen argia. Eskerrik asko, Alfontso.
________________________________
Nork: a.mujika=elhuyar.eus a bildua mg.postaria.com <a.mujika=elhuyar.eus a bildua mg.postaria.com> honen izenean: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Bidaltze-data: ostirala, 2017(e)ko martxoaren 31a 09:09
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] FEDi ala FEDri?
Sigla nola irakurri, hala deklinatu.
"fed" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDi.
"efeede" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDri.
Beraz, nola irakurri da ebazkizuna. Hori ebatzita, nola deklinatu jakingo dugu.
Oro har, siglek hitz-bokazioa dute; hau da, ahal baldin bada, hitz gisa (silabaka eta ez letraka) irakurtzera jotzen dugu. Kontua da irakurgarritasun horretan badirela mailak (eta ohiturak) eta eufonia/kakofonia jokoak ere baduela zeresana.
EAJ sigla "eaj" moduan irakurtzeko ezinik ez dago, baina "eajota" irakurtzen dugu. Zergatik? Ez dakit; beharbada, "eaj" ez delako oso eufonikoa (zerbait atsegina ez dela adierazteko hitza izan liteke, duen musikalitateagatik).
Bestalde, LAB arazorik gabe ahoskatzen dugu hitz gisa ("lab").
Aspaldi batean, honela idatzi nuen 2tzul-en, eta uste dut balio duela oraindik:
-----------------------------------------------
kontsonante + bokal + kontsonante, edo kontsonante + bokal + bokal (bokalak desberdinak badira) edo bokal + kontsonante + bokal hurrenkera dagoenean, silabaka:
EKE (Euskal Kultur Erakundea), EGA (Euskararen Gaitasun Agiria), ENA (École Nationale d’Administration), ETE (enpresa txiki eta ertainak), ZAU (zainketa aringarrietako unitatea), ZIU (zainketa intentsiboetako unitatea), TAO (trafiko eta aparkamenduaren ordenazioa), baina DEE (Drogak Eragindakoen Elkartea): [de-e-e] eta ez [de-e]), TIR (Nazioarteko Errepide Garraioa), TAC (urteko harrapaketa kopurua), SIS (Schengengo informazio-sistema).
• Baina zalantza ere izaten da batzuetan. Adibidez, hauek ere silabaka irakurtzekoak dira?:
TAT (Torturaren Aurkako Taldea), BAB/BAM (Baiona-Angelu-Miarritze), PEF (Prestakuntzako Europako Fundazioa), NEZ (norberaren erregistro-zenbakia) (baina BEZ siglarekin ez dugu arazorik; sistematikoki hitz moduan irakurtzen dugu).
Gorago esan bezala, printzipioz, hobe horretan salbuespenik ez egitea. Baina salbuespentzat jo behar da h kontsonantea; Hegoaldean behintzat mutua denez, siglan gertatzen denean sigla letraka irakurtzen da: EHE (Euskal Herrian Euskaraz), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea), HEO (Hizkuntza Eskola Ofiziala). Dena den, hasieran edo erdian gertatzen denean, ez du ondoriorik deklinatzeari dagokionez.
-----------------------------------------------
Horren arabera, printzipioz, esango nuke hitz gisa irakurtzekoa dela. Nik, FEDi egingo nuke.
Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
Alfontso Mujika Etxeberria
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.eus<http://www.elhuyar.eus/>
[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/izan.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-03-31 10:45 GMT+02:00 Araitz Jauregi <araitzjl a bildua hotmail.com<mailto:araitzjl a bildua hotmail.com>>:
Fagor Etxestrenak kooperatibari erreferentzia egiteko siglak nola irakurri (eta deklinatu) beharko genituzkeen argitzerik badu inork?
Eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/cc70d26b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago