[itzul] PENDIENTE dontsua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 31, 22:15:35, CEST 2017


Sentitzen dut, baina ez da hori desadostasuna. Hara: "eginbide"
lexikalizatua dago izen gisa, eta adiera jakine(ta)n. Horrek esan nahi du
"egin" aditza ez dagoela hor "bizirik", "egiteko"n ez bezala.

Beste aukera horretaz (hots, "egin" aditza nola edo hala atzera biziaraztea
kontua), irakurri ondo, "izatekotan" nioen, eta ia bidali orduko damutu
zitzaidan aipatu izana, bi arrazoirengatik:

-Garai batean modan jarri ziren "egin asmoz" [< egiteko asmoz] eta gisakoen
molde ustelekoa delako noski.
-Tradizio zaharrean halakoren bat erabili den heintxoan, beste esanahi bat
zuelako:

b) "(V, arc.), en vez de..." A. En Harriet tbn. se encuentra bidean "au
lieu de, au lieu que", pero el ej. de Gç que aduce es de behar bidean: Nik
zu maithatu behar bidean, "au lieu qu'il fallait que je vous aime". v.
BEHAR BIDEAN. Idiak oñon bidean gurdiak. "En lugar de gruñir los bueyes, el
carro". RS 305. Baldin gure rekursa haren manamenduaren araura Iainkoagana
beragana ukhan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira bagaitez,
edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten gara. Lç
Ins E 2r. Meza hola enzüten dütenek elizaren maniaren egiteko bidian bekatü
berri bat egiten düte, zeren mezako sakrifizio Seindiari zor düten
respektia falta beitüte. CatLan 101.

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 31 02:59):

> Marratxo xume bat jarri/ez jarri al da, orduan, gure desadostasuna?
> Primeran, ba.
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 31 02:36):
>
>> Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
>> horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
>> eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?
>>
>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
>> 30 17:56):
>>
>> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
>>> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>>>
>>> Enviado desde mi iPad
>>>
>>> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
>>> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>>>
>>> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> martxoa 30 17:16):
>>>
>>>> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
>>>> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
>>>> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
>>>> "eginbide" hori ere, adibidez).
>>>>
>>>> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen formaren
>>>> --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit oso ondo
>>>> zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen "izentzat
>>>> ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere, "eginbide=egiteko
>>>> bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna neurri handiagoan
>>>> higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo "eserleku=esertzeko leku"
>>>> ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> Enviado desde mi iPad
>>>>
>>>> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <
>>>> juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>>
>>>> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk eman
>>>> duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
>>>> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>>>>
>>>>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
>>>>> baino.
>>>>>
>>>>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren
>>>>> aurrean, nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>>>>
>>>>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449,
>>>>> Añ, Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb
>>>>> ap. Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
>>>>> egipide, inbide); Lrq.
>>>>>
>>>>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los
>>>>> autores meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde
>>>>> finales del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual
>>>>> es eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores
>>>>> vizcaínos del s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En
>>>>> DFrec hay 39 ejs. (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1
>>>>> de eginpide.
>>>>>
>>>>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>>>>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
>>>>> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
>>>>> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
>>>>> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita
>>>>> zuzen eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik
>>>>> egipidea ona dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa
>>>>> gaiten egitera geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta
>>>>> eginbidea gibelat utzirik, emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere
>>>>> lagunari ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ
>>>>> ungi egiten badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako
>>>>> eginbidek lekhü derieno. Bp I 23. Ni enaizela gai hain eginbide
>>>>> handieri ekhiteko. ES 123. Bere egiñ bidetarik batere konplitzen ez
>>>>> dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta süreki zure eginbidiak egiten
>>>>> badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman eginbide hartan. Lg II 283
>>>>> (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren arranguroski egiteko. AR
>>>>> 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein diran gure egin bideak
>>>>> irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v. tbn. CO 283). Bere
>>>>> estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko buruzagi
>>>>> bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako oraziño,
>>>>> eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak leialki
>>>>> bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe.
>>>>> Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion eginbide
>>>>> onen gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo). Ordenak
>>>>> jartzen ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen zion
>>>>> eginbide baten gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta eginbidez
>>>>> doakoten lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea izango da gauza guztien
>>>>> ardurea artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko eginbideer ditu behar
>>>>> jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak beteko dituzten
>>>>> eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe [...] zenbait
>>>>> eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide bearrezkoa etzala
>>>>> argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer eginbide duten,
>>>>> hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta bizibide zenun?
>>>>> Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera. Mde HaurB
>>>>> 12. Ez nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun billatuko
>>>>> duzu eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere eginbide
>>>>> latzenaren egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten du beti
>>>>> bere eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>>>>
>>>>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V
>>>>> 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16.
>>>>> Xarlem 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard
>>>>> 80. Hb Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6).
>>>>> Arb Igand 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza
>>>>> Azalp 124. Const 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS
>>>>> 98. Erkiag BatB 29. Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
>>>>>
>>>>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>>>>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su
>>>>> conocimiento [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu
>>>>> ba jauna, zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>>>>
>>>>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari
>>>>> bere eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun
>>>>> beren eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or
>>>>> Aitork 287.
>>>>>
>>>>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse
>>>>> algo" Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta
>>>>> denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen
>>>>> egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I
>>>>> 217.
>>>>>
>>>>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho,
>>>>> hazaña" Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales
>>>>> no vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>>>>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da
>>>>> argiroki. Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide
>>>>> edo azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on
>>>>> guzien zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det
>>>>> Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago
>>>>> zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez
>>>>> niken nai Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ
>>>>> 83.
>>>>>
>>>>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>>>>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta
>>>>> eginbide. "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV
>>>>> 1928, 605.
>>>>>
>>>>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo,
>>>>> medida (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide
>>>>> bakarra, ondo jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn.
>>>>> 202, 145, 153). Egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk
>>>>> 1919-1920 (I), 40. Ikustazue ortatik, erri aundiak zein eginbide
>>>>> arrigarri sumatu ta artzen dituzten aberri txikiak menderatzeko. Ldi
>>>>> IL 167. Bibliarekiko jakite guzia [...], ezta ainbateko aren
>>>>> egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx 61. Nungo
>>>>> iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
>>>>>
>>>>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>>>>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>>>>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB
>>>>> ELG 35.
>>>>>
>>>>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
>>>>> Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten
>>>>> eginbidea. Anab Poli 112.
>>>>>
>>>>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
>>>>> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>>>>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>>>>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>>>>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>>>>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>>>>
>>>>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>>>>
>>>>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena.
>>>>>    Honela dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia
>>>>>    escrita de haberlo efectuado.
>>>>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>>>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>>>>
>>>>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>>>>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>>>>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>>>>
>>>>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>>>>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>>>>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>>>>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>>>>
>>>>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin
>>>>>> behar den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero
>>>>>> meza entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten
>>>>>> eginbidea. Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak
>>>>>> bete ez dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>>>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>>>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>>>>
>>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>>>>
>>>>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu,
>>>>>>>> ederki. Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik
>>>>>>>> beregaina, infinitiborik ez badu.
>>>>>>>>
>>>>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria
>>>>>>>> izan liteke.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>>>>
>>>>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu
>>>>>>>>> alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>>>>>>>>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>>>>>>>>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>>>>>>>>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>>>>> duen.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa:
>>>>>>>>>> argitzea "pendientes de qué".
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos
>>>>>>>>>> pendientes" hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz.
>>>>>>>>>> Beti baita "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik
>>>>>>>>>> Gabe, gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den
>>>>>>>>>> ulertu. Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Xabier
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau
>>>>>>>>>>> da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
>>>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere
>>>>>>>>>>>> bakar antzean datorrenean.
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/16858afd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago