[itzul] Hermanitas de los pobres

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Maiatza 18, 10:30:24, CEST 2017


Nahasterik eragin badut, barka, ez da nire intentzioa izan ;-)

Esan dudan bakarra da pertinentea iruditzen zitzaidala "behartsuen
ahizpatxoak" edo beste era batean esan behar ote zaien zalantza egitea.
Izan ere, behartsuak pertsonak direnez, bat edo batek pentsa dezake
haiekiko harremana adierazten duela terminoak, eta ez da hala, moja horiek
bata bestearen ahizpak baitira, norbaitenak izatekotan.
Bestalde, Karitatearen Ahizpak aipatu ditut (wikipedian esaten zaien moduan
aipatu ere), garbi adierazteko izen abstraktu bat erabiliz gero, zaila dela
halako zalantzarik izatea, eta ez inola ere kongregazio horren beraren
beste izen bat delakoan.
Azkenik, uste dut bilatzen den soluzioa bilatzen dela, beti prekarioa
izango dela:

Behartsuen Senidetxoak edo Haurridetxoak esaten bazaie, ezkutatzen da
generoa
Pobreentzako Ahizpak izendapena egokia da, baina ez nago seguru kasu
guztietan halako egokitzapenak egin daitezkeenik.
Karitateko Ahizpak izendapena egokiagoa izan daiteke, baina orduan
Gurutzeko Alabak edo Gurutzearen Alabak esan beharko diegu?

Bukatzeko, ez daukat interes pertsonalik gai horretan, baina askotan
baliatu izan dut Elizak erabiltzen duen "taxonomia" horretako azterketa
morfologikoa, administrazioko lanpostuak eta atalak euskaraz emateko
lagungarria izan daitekeelako. Izan ere, non erabili dira aspalditik eta
maiz izen abstraktuak euskaraz Elizaren testuetatik kanpo?


                                                           
  Euskara                                                  
  Zerbitzua            Ales Bengoetxea Telletxea           
  -                    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza       
  Euskararen           normalizatzailea                    
  Hiria                Tel: 943 483759                     
                       www.donostiaeuskaraz.eus            
                                                           






Nork:	"LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>
Nori:	'Koldo Biguri' <kbiguri a bildua yahoo.es>, 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data:	18/05/2017 09:41
Gaia:	Re: [itzul] Hermanitas de los pobres



Horixe esan nahi dut. Ez zaiela izena aldatu behar, alegia. Eta ez da,
ezergatik ere, nahastea eragin behar, "Kartitateko Ahizpak" beste batzuk
dira eta.

Hortik aurrera, -txoak / txikiak edo behartsu / txiro edo ahizpa / senide
edo beste egiten den, doktoreak baditu Eliza Ama Santuak.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Koldo Biguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: osteguna, 18 de maiatza de 2017 09:33
To: ItzuL
Cc: Koldo Biguri
Subject: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres



Petites S½urs des pauvres
Germanetes dels Pobres
Little Sisters of the Poor


Kongregation der Kleinen Schwestern der Armen
Piccole sorelle dei poveri
Kleine Zusters van de Armen


Eta euskaraz izena aldatu behar al zaie? Haien baimenarekin?





Koldo Biguri


De: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>
Para: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Jueves 18 de Mayo de 2017 9:26
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


Beharbada, egoki litzateke berriro kontsultatzea zein kongregazio den
"Hermanitas de los Pobres", zein den "Hermanas de la Caridad", eta beste
hizkuntza batzuetan zelan esaten zaion bakoitzari.

Asier Larrinaga Larrazabal


From: sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es [mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es]
Sent: osteguna, 18 de maiatza de 2017 07:41
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Mila esker berriz ere. Eta euskararako, zein genero berdintasunerako ere,
zuzenagoa begitantzen zait “ahizpatxoak” baino ahizpak jartzea. Zer esanik
ez “karitatea” jartzea ere “behartsuak “ jartzea baino estigma gutxiago
dakarrela iruditzen zait. Orain, beraiek erabakiko dute.

Ondo izan

De: Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 16:24
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Ni neuk Karitateko Ahizpak esango nuke; Elizako anai-arrebak esaten dugu,
eta ez Elizaren anai-arrebak. Hermanitas de los pobres esateko, berriz,
“Pobreentzako Ahizpak” (ahizpa-taldetzat harturik) esan ezean, aski zail
dakusat irtenbidea: “Pobreen Ahizpak” ez litzateke zuzena izango; “Pobreen
Ahizpa-arrebak” ez litzateke egokia izango; “Pobreen Haurrideak” zuzena
izango litzateke, baina… ulergaitza (batez ere “ahizpa” horientzat”, esango
nuke).  DIONISIO AMUNDARAIN

De: Ales Bengoetxea [mailto:Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 15:33
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres

Kasualitatez gertatzen da hala. Gaia "Karitatearen Ahizpak" izan balitz,
seguru ez zenuen zalantzarik egingo. Baina galdera polita da egiten duzuna.


                                                   
 Euskara                                           
 Zerbitzua -   Ales Bengoetxea Telletxea           
 Euskararen    Euskara Zerbitzua - Hizkuntza       
 Hiria         normalizatzailea                    
               Tel: 943 483759                     
               www.donostiaeuskaraz.eus            
                                                   



Inactivo - Ocultar detalles para ---16/05/2017 13:55:53---Eskerrik asko
erantzunengatik. Halere, zalantza batekin jarraitzen du---16/05/2017
13:55:53---Eskerrik asko erantzunengatik. Halere, zalantza batekin
jarraitzen dut. Euskaltzaindiaren hiztegiare

Nork: <sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es>
Nori: <gegia a bildua gipuzkoa.eus>, <itzul a bildua postaria.com>
Data: 16/05/2017 13:55
Gaia: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres




Eskerrik asko erantzunengatik.

Halere, zalantza batekin jarraitzen dut. Euskaltzaindiaren hiztegiaren
arabera, “ahizpa” hitza onartu egiten da kongregazio erlijiosoentzat.
Hortaz, nahiz eta lotura izan behartsuekin, eta behartsuak, emeak eta
(batez ere) gizonak izan, baliteke “ahizpen” izendapena, kongregaziokoei
erreferitzeagatik mantentzea?

Bestela, aspaldi konpondu bazen kontua, eman dizkidazuen onargarriak
iruditzen zaizkit.

Gero arte


Jon

De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
Enviado el: martes, 16 de mayo de 2017 13:48
Para: ItzuL; Jon Andoni Sayago Torres
Asunto: Re: [itzul] Hermanitas de los pobres


“Hermanitas de los pobres” Ba al dauka euskal ordain bat? Eta batez ere:
ekidin daiteke “hermanitas”-en txikigarri hori?

Aspaldi, oso aspaldi, 2001ean azaldu zen galdera hau ItzuLen:
BLOCKEDgit[.]net/ml/culture[.]language[.]basque[.]itzul/2001-05/msg00162
[.]htmlBLOCKED
Euskalterm:
hermanitas de los pobres



            
 - Erlijioa 
 -          
            





                               
 eu  behartsuen haurridetxoak  
                               
                               





                         
  behartsuen senidetxoak 
                         
                         





                               
                               
                               
 es  hermanitas de los pobres  
                               
 fr  petites soeurs des        
     pauvres                   
                               





                               
 [Hiztegi terminologikoa]      
 [1991]                        
                               



--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W



Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.


A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


Gipuzkoan


euskaraz bizi eta lan egiten dugu


                                                                         
                                                                         
                                                                         





                                                                         
                                                                         
                                                                         



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/6811f188/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 11904789.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/6811f188/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/6811f188/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 11088493.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 166 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170518/6811f188/attachment-0003.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago