[itzul] no emigrantes

edurne aztiri a bildua futurnet.es
As, Maiatza 30, 13:14:58, CEST 2017


Eguerdi on. Testu batean, 8/1994 Legearen testua ageri zait, eta hauxe 
dio 11. artikuluan:

Gaztelaniaz:

"1./Las personas a que se refiere el artículo 3, apartados 1 y 2, que 
retornen a la Comunidad Autónoma y que cumplan con el resto de los 
requisitos exigidos en los correspondientes programas podrán acceder a 
prestaciones sanitario-asistenciales y de asistencia social, sin 
necesidad de acreditar un periodo de residencia previa, siempre que/:

a)/Hayan residido *fuera del territorio del Estado*durante un período, 
continuado e inmediatamente anterior al retorno, igual o mayor al de 
residencia previa exigido _a __los __no __e__migrantes_/."

Euskaraz:

/3. ataleko 1 eta 2 azpiataletan aipatzen diren pertsonek, Autonomi 
Elkartera itzuli eta kasuan kasuko programetan eskatzen diren 
gainontzeko baldintzak betetzen badituzte, osasun eta gizarte-laguntza 
jaso ahal izango dute, aldez aurretik Autonomi Elkartean bizi izan 
direla egiaztatu beharrik izan gabe. Baina bi baldintza bete beharko 
dituzte/:

a) */Estatutik kanpo /*/bizi izandakoak izan beharko dute, jarraian eta 
justu itzuli aurreko denbora tartean, _emigratzaile direnei _gutxienez 
eskatzen zaien besteko denbora tartean"/


Kontua da antzeko esaldia errepikatzen dela gero testuan zehar, 
lege-testua bera izan gabe, eta ez dakit "emigratzaile ez direnei" esan 
behar lukeen, edo gaztelaniazko bertsioa den oker dagoena. Laguntzerik bai?

Mila esker aldez aurretik


-- 
Itziar & Edurne
Aztiri
943731231
943025907

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170530/0a716147/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago