[itzul] "Zonalde"

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Aza 3, 12:20:01, CET 2017


Eta zer da ‘zonalde’, ‘zona’ edo ‘alde’ ez dena? Zer esangura edo ñabardura eransten du?

zona iz. Alde, gune zabala. Ik. eremu 2; barruti 2.

alde2 (…) 4 iz. Lurraldea, eskualdea. Alde haietako artzain eta unaiak. Aditzera eman dezagun alde guztietan. Jende onak badirela alde guztietan.
Garai jakin batean (‘manifestapen’ eta ‘anbulategi’ hitzen garaikide), gaztelaniatik hartu eta hitzak euskaraz erabiltzeko jatortasuna eman beharra sumatzen zuten batzuek. Nik uste dut, pleonasmo hori, berniz premia horren ondorioa dela. Nolanahi ere, ezin diot erantzun zure galderari.

Jon


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 2017.eko azaroak 3 11:17
To: ItzuL
Subject: [itzul] "Zonalde"

Googlen bakarrik bilatuta, "zonalde" hitzaren 57300 emaitza inguru lortzen dira.

Nire galdera da: inork esaterik badauka zergatik hitz hori jaso gabe dagoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta EHUko Euskara Zerbitzuak gaitzetsia dagoen?

Eskerrik asko.

Xabier Aristegieta
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/dadcb4a8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago