[itzul] "Zonalde"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Aza 3, 13:00:18, CET 2017


Ez, ez du ezer eransten. Sinonimoek ez dute ezer eransten, baina ez dira
horregatik hiztegietatik baztertzen, ez?

Dena den, Jon, galdera horri nik baino hobeto erantzun ahalko liokete,
pentsatzen dut, 57300 agerpen horien egileek...

Xabier Aristegieta

Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 3 12:20):

> Eta zer da ‘zonalde’, ‘zona’ edo ‘alde’ ez dena? Zer esangura edo
> ñabardura eransten du?
>
>
>
> *zona* iz. Alde, gune zabala. Ik. *eremu 2**;* *barruti 2*.
>
> *alde*2 (…) *4* iz. Lurraldea, eskualdea. *Alde haietako artzain eta
> unaiak. Aditzera eman dezagun alde guztietan. Jende onak badirela alde
> guztietan*.
>
> Garai jakin batean (‘manifestapen’ eta ‘anbulategi’ hitzen garaikide),
> gaztelaniatik hartu eta hitzak euskaraz erabiltzeko jatortasuna eman
> beharra sumatzen zuten batzuek. Nik uste dut, pleonasmo hori, berniz premia
> horren ondorioa dela. Nolanahi ere, ezin diot erantzun zure galderari.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 3 11:17
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] "Zonalde"
>
>
>
> Googlen bakarrik bilatuta, "zonalde" hitzaren 57300 emaitza inguru lortzen
> dira.
>
>
>
> Nire galdera da: inork esaterik badauka zergatik hitz hori jaso gabe
> dagoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta EHUko Euskara Zerbitzuak gaitzetsia
> dagoen?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/11e0cea6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago