[itzul] "Zonalde"
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Aza 3, 14:24:03, CET 2017
*ministeritza *gaizki sortua dagoela esaten denean esan nahi da ez dagoela
sortua euskarak hitz eratorriak sortzeko erabiltzen (orain arte bederen
erabili) duen bidetik. Hitz eratorrien erabidea (orain artean behintzat)
garbia da: autonomia elxikal osoa duen hitz bati autonomia lexikalik ez
duen elementu bat, atzizki bat, gehitzea.
Euskaraz baditugu bi hitz, bi mailegu, ongi errotuak: *ministro *eta
*ministerio*. Baldin eta *ministro *hitzetik abiatzen bagara,
*ministrotza *sortuko
dugu, eta ongi eratutako hitza izango da. Baina zertarako sortu *ministrotza
*baldin eta lehendik *ministerio *badugu?
*Ministeritza*, berriz, ez da ohiko eratorpen-bidetik sortutako hitza,
"ministeri" ez baita hitz autonomo bat. Arrazoi beragatik,* funtzionariotza*,
*komisariotza*, *nobiziotza*, *notariotza*, *proletariotza *edo *bikariotza
*hitzak ematen dira *Euskaltziandiaren Hiztegi*an, eta ez* funtzionaritza,
komisaritza, nobizitza, notaritza, proletaritza* edo *bikaritza*.
Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.eus
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-11-03 13:36 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
> Kaixo, Fernando. Hona nire gogoetak zuk aipatzen dituzun bi puntuei buruz:
>
> 1.- "Zonalde" erredundante izateaz: bai, zeharo ados. Alegia, "-alde"
> bukaerak ez dio ezer eransten "zona"ren esanahiari. Baina hori motiboa al
> da "zonalde" gaitzesteko? Ba, argudioa hori baldin bada, nola uler daiteke
> honako hitz hauek Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota egotea:
>
> - epealdi: zer gehitzen dio "-aldi"k "epe"ri? Ezertxo ere ez.
> Erredundantea.
> - kobazulo: zer gehitzen dio "zulo"k "koba"ri? Ezertxo ere ez.
> Esanahia berbera da: "kobazulo" dioenak ez du esan nahi "koba" huts bat
> baino "zuloagoa" denik kobazuloa. Erredundantea.
> - banketxe: zer gehitzen dio "etxe"k "banku"ri? "Banketxe" esaten
> denean hertsiki "bankua dagoen ETXE"a esan nahi izaten al da? Baita zera
> ere. Erredundantea.
> - soluziobide: zer gehitzen dio "bide"k "soluzio"ri? "Soluziobide"
> dioenak "soluzioa aurkitzeko bide", edo "soluzio-modalitate", edo
> horrelako esanahiarekin erabiltzen al du? Ez. "Soluzio"ren esanahi
> berberarekin erabiltzen da. Erredundantea.
> - "lekune" hitza ere burura etortzen zait, baina ez nago ziur
> "leku"+"(g)une"tik datorren ala horrekin zerikusirik ez duen; beraz, honi
> buruzko zalantza besterik ez dut adieraziko.
>
> Hau idazten ari nintzela iritsi zait zure mezua, Gotzon. "Zonalde"
> pleonasmo bada, "epealdi" ere bai (egia da: beste adibideak ez, "lekune"ren
> zalantza horrekin).
>
> Nolabait, iruditzen zait "zonalde"ren aurkako moda batek harrapatu
> gaituela, eta ondorioz hitz horri ez diogula onartzen beste batzuei bai
> onartzen dieguna.
>
> Konklusioa argia da: edo denak onartzen ditugu, edo denak gaitzesten
> ditugu. Bestela, inkoherentzia galanta.
>
> A, eta ez ahaztu: 57000 agerpen Googlen. Tira, Googlen eta gure eguneroko
> bizitzan, guztiok egunero aditzen dugun bezala (inpresio guztiz pertsonala:
> euskaraz, nik askoz gehiagotan aditzen dut "zonalde", "zona" baino).
>
> 2.- "Ministeritza", egia esan, ez dakit zergatik dagoen euskaraz gaizki
> sortua: zein da, ba, jatorrizkoa? Gaztelaniazko "ministerio"? Ala
> ingelesezko "ministry"? Ala frantsesezko "ministère"? Benetan esaten dut:
> hizkuntza bakoitzak bere bukaera eman baldin badio hitz horri, ez dakit
> zergatik euskarak ezin dion bere-berea duen "-tza" atzizkia jarri. Halako
> astakeria al da?
>
> Xabier Aristegieta
>
> Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 3 13:06):
>
> Ba, segurutik ez badakit ere, iruditzen zait beharrezkoa ez delako edo
>> dagoela hiztegian, eta, igual, garbizalekeriaz-edo sortu delako.
>>
>> Zona “zona” esaten da, eta mailegua aski ongi ulertzen da. Ez al da
>> “zonalde” hori erredundantea eta, igual, konplexuaren adierazgarri?
>>
>> Ez dakit.
>>
>>
>>
>> Dena dela, googlen hainbestetan ikustea datu bat da, eta inportantea,
>> baina datu bat beste askoren artean.
>>
>> “Ministeritza” ere hor ageri da, ia 8.000 aldiz, eta bistan da gaizki
>> sortua dela, eta bide hobea dela mailegua bere horretan onartzea:
>> ministerioa
>>
>>
>>
>> Fernando Rey
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/e798cb1d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago