[itzul] "Zonalde"
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Lar, Aza 4, 12:41:11, CET 2017
Bai, *Elhuyar Hiztegi*an jasota dago *ministeritza *hitza. Euskara atalean (eu
> es atalean), honela ageri da:
*ministeritza Ik.* ministerio
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ministeritza#>
Hiztegiaren "laguntza" atalean (hiztegiaren goiko barraren eskuinaldean "*?*"
ikurra duen ikonoan sakatu behar da atal horretara joateko),
kontsulta-interfazearen azalpena ematen da. Eta, besteak beste, honela dio:
Sarreren zein azpisarreren ordainetan *Ik. xxx* agertzeak adierazten du
delako *xxx* dela euskara estandarrerako onartutako grafia.
Si aparece *Ik. xxx* en las equivalencias de las entradas y de las
subentradas, *xxx* corresponde a la grafía del euskera estándar
Alegia, *Elhuyar Hiztegi*ak grafia ez-estandarrak ere jasotzen ditu
(**ministeritza
*bezala, jasota daude hiztegian gaizki eratutako beste batzuk ere, hala
nola **delegaritza*, **anbulategi*, eta abar), gerta baitaiteke norbaitek
hitz hori ikustea eta jakin nahi izatea zer den. Horregatik, jaso egiten da
hitza, eta grafia estandarrera bideratzen.
Bestalde, gaztelania atalean, *ministerio *sarreran, hau ageri da:
-
1 *s.m.* (mayúsc.) *ministerio*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ministerio#>
*se reúnen en el Ministerio de Cultura*: Kultur Ministerioan biltzen dira
*ha conseguido el Ministerio de Educación*: Hezkuntza Ministerioa lortu
du
-
2 *s.m.* *ministroaldi*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ministerio#>
*durante su ministerio se hicieron muchas obras*: bere ministroaldian
obra asko egin zen
-
3 *s.m.* (Rel.) *zerbitzu*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ministerio#>, *ministerio*
<https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/ministerio#>
*se encarga del ministerio apostólico*: apostolu-zerbitzuaz arduratzen da
(...)
Alegia, hiztegiaren es > eu atalean, ordainetan, grafia estandarra (
*ministerio*) besterik ez da ageri.
Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.eus
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-11-03 18:10 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
> Bada, "ministeritza" hain bada hitz aldrebesa, ez dut ulertzen nolatan
> jaso duzuen Elhuyar Hiztegian...
>
> Xabier Aristegieta
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko azaroa 3 17:47):
>
> <Tira, gaztelaniazko "ministerio" hori badugu... baldin eta onartuko
>> dugula erabaki badugu, bestela ez. Pixka bat harritzen nau, egia esateko,
>> euskararako mailegu hartzea gaztelaniazko bukaeradun den "ministerio" hori.
>> Uste nuen mailegu-kontuetan aintzat hartzen zela euskaldun guztiak ez
>> direla gaztelaniadunak.>
>>
>> Badaezpada, ohartxo bat, ez baitakit nola ulertu behar den "onartuko
>> dugula erabaki badugu" hori. Norberaren hautu gisa edo idiolekto-kontu gisa
>> bada, ez daukat zer erantsirik. Bestela, euskaldunen komunitatearen hautu
>> gisa ulertzekoa bada, uste dut aspalditik onartuta dagoela, ez baita *Euskaltzaindiaren
>> Hiztegi*ak "ezarri" digun zerbait: "ministerio" hitza gaztelaniadun ez
>> ziren euskaldunek idatzi dute euskaldun gaztelaniadunek baino lehenago
>> (ikus OEH), eta XVI. mendeaz geroztik erabiltzen ari dira euskaldun
>> gaztelaniadunak eta gaztelania gabeak hitz hori.
>>
>> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2017-11-03 15:22 GMT+01:00 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
>>
>>> Fernando, nik ez dut esan hiztegiari "intsumisioa" egin behar zaionik
>>> (!!!); ez dakit zergatik ateratzen duzun "intsumisio" hitzaren aipamena.
>>> Nik, hori bai, kritika bat egiten dut (hori bezainbeste zilegi izango dugu,
>>> ezta?), argudio batzuk emanda.
>>>
>>> Oinarrizkoa iruditzen zait kontuan hartzea hemen ez garela ari inori
>>> burura etorri zaion okurrentzia linguistiko baten onargarritasunaz. Hemen
>>> ari gara milaka eta milaka euskaldunek beren egunerokotasunerako onartu
>>> duten hitz bati buruz (argudio faktikoa, nolabait esatearren). Ni ausartuko
>>> nintzateke esatera, lehen adierazi bezala, gaur egun euskaraz gehiago
>>> erabiltzen dela "zonalde", "zona" bera baino.
>>>
>>> Eta hitz horri ateak ixten zaizkio, tankera berberekoak diren beste
>>> batzuei atea ireki ondoren. Hor tratu-diferentzia bat dago, eta nire ustez
>>> ez duzue esplikazio asegarririk eman tratu-diferentzia hori azaltzeko:
>>> "Epealdi" bai eta "zonalde" ez? Horren zergatiaren berri ez dizuet
>>> irakurri. Esaten duzu "gaizki" sortua dela, baina ez dizut irakurri
>>> zergatik. Nik adibide batzuk jarri ditut, eta guztiak onartuta daude. Nire
>>> ustez, "zonalde" beste horiek bezain ona da ("zuzentasunaren" argudioa).
>>>
>>> "Zertarako sortu ministrotza baldin eta lehendik ministerio badugu?",
>>> galdetzen du Alfontsok. Tira, gaztelaniazko "ministerio" hori badugu...
>>> baldin eta onartuko dugula erabaki badugu, bestela ez. Pixka bat harritzen
>>> nau, egia esateko, euskararako mailegu hartzea gaztelaniazko bukaeradun den
>>> "ministerio" hori. Uste nuen mailegu-kontuetan aintzat hartzen zela
>>> euskaldun guztiak ez direla gaztelaniadunak.
>>>
>>> Nire ikusmoldea da ezen, erabileraren irizpidea bigarren mailakotzat
>>> jotzen bada zuzentasunaren irizpidearen aldean, halako moduz non xedetzat
>>> hartzen baita euskaldun-kopuru bati hitz baten ordez beste bat
>>> erabilaraztea, hiztegiak oso-oso koherentea eta zorrotza behar duela izan
>>> zuzentasun-irizpide hori bere barrenean dituen hitz guztiei aplikatzen.
>>> "Heziketa"ren ordez ez al luke "hezketa" behar? Ala erabilera aintzat hartu
>>> da?
>>>
>>> Asteburu on zuei ere.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
>>> > igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 3 14:19):
>>>
>>> Ba, begira, ez naiz hizkuntzalaria, eta ez naiz bere buruaz oso seguru
>>>> egoten diren horietakoa, baina nire iritzia esanen dizut.
>>>>
>>>> Niri ez zait gustatzen “zonalde” hitza (gustua ez da indar handiko
>>>> irizpidea, badakit), baina oso-oso gutxitan egiten diot insumisioa
>>>> hiztegiari, eta, gainera, hiztegietan ez badago, ez dut bultzatuko ongi
>>>> jakinda, gainera, gaizki sortua dela, pleanasmo bat dela, garbizalekeria
>>>> puntu bat duena.
>>>>
>>>> Egia da beste hitz erredundante asko existitzen direla, eta, bizirik
>>>> badaude, bizi daitezela, baina batzuk existitzea ez zait behar adinako
>>>> arrazoia iruditzen denei atea irekitzeko.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> “Denak ala inor ez” irizpideak ez nau asebetetzen.
>>>>
>>>> Adibide bat jarriko dizut: “anbulategi” hitza zabaldu zen, gaizki
>>>> sortua, anbulatorioa esateko konplexuagatik. Zorionez, azkenean,
>>>> anbulatorio mailegua onartu dugu, anbula ez delako deus ere. Laborategi
>>>> hitza ere, nik dakidala, gaizki sortua dago, gaitz berak joa, eta egia
>>>> esanda nik nahiago izanen nuen laboratorioa, baina erabakia hartu behar
>>>> dutenei iruditu baldin bazaie oso “errotua” zegoela hitza eta onartu
>>>> beharra zegoela, ba, aurrera. Kontradikzioz betea dago bizitza.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Gaizki sortua dago, nik uste, ministeritza.
>>>>
>>>> -tza atzizkia pertsona-izenari eransten zaio: gidari-tza,
>>>> nekazari-tza, abeltzain-tza…
>>>>
>>>> Nor da “ministeri”? Inor ez.
>>>>
>>>> Nire ustez, konplexuagatik sortu da ministeritza, ukitu baskoa eman
>>>> nahian hitzari, erdal kutsua duelako.
>>>>
>>>> Bi bide ditugu hitzak sortzeko:
>>>>
>>>> a) Hizkuntzaren barreneko legeei jarraikiz hitza sortu,
>>>> hitz-elkarketaren legeei kasu honetan.
>>>>
>>>> b) Edo mailegua onartu, bere horretan.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Kasu honetan bi bideak izan litezke zilegi. Ministrotza edo
>>>> Ministerioa. Ministerioa da darabilguna. Ba, oso ongi. Bestea,
>>>> ministeritza, hibrido txar bat dela iruditzen zait. Eta ez naiz igarlea,
>>>> baina lepoa eginen nuke gaztelaniaren eraginagatik sortu dela, ez
>>>> ingelesaren “ministry” horregatik.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Halako kasu gehiago ditugu.
>>>>
>>>> a) Asesoritza*. Aholkularitza edo asesoria behar genuke.
>>>>
>>>> b) Alemandar* eta katalandar*. Edo alemaniar, euskararen legeei
>>>> jarraikiz, edo aleman maileguaz baliatu. Edo kataluniar, edo katalana.
>>>>
>>>> c) Notaritza* eta tutoritza*. Edo notariotza, edo notaria.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez dakit, luze jo genezake.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ongi pasa asteburua.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Fernando Rey
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171104/fe2e192b/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago