[itzul] Marratxoaren erabileraz
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Aza 9, 10:41:33, CET 2017
Egun on:
Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo nola erabili behar den (baldin
eta araurik badago) marratxoa kasu jakin batean. Zehazki, jakin nahi dut ea
zuriunerik uzten duzuen marratxoaren aurretik eta atzetik honelakoetan:
*Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)*
(Alegia: jaiotza-lekua, jaiotza-urtea - heriotza-lekua, heriotza-urtea)
Bestalde, zuriunea sartzean, Word-ek automatikoki luzatzen du marratxoa,
eta tarteki-marra bihurtu (hemen ezin dut aldatu).
Beraz, bi galdera:
1. Zuriunea utzi behar da marratxoren aurretik eta ondotik?
2. Tarteki-marra erabili behar da halakoetan?
Eskerrik asko,
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171109/daa909a2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago