[itzul] Marratxoaren erabileraz
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.eus
Ast, Aza 9, 11:23:16, CET 2017
Urte-bitarteak (adibidez: 1975-1978) idazteko marratxoa erabili ohi da
(zuriunerik gabe), beraz zuk dakarzun adibidean ere marratxoa erabiltzen
dugu, eta ez marra luzea. Wordek automatikoki egiten duen marra hori
guretzat minus (–) da (Alt+0150), tarteki-marra luzeagoa egiten dugu (—)
(Alt+0151).
Zuzenketa automatiko hori desaktiba dezakezu: Berrikusi > Hizkuntza >
hizkuntza-hobespenak > zuzenketa > zuzenketa automatikoaren aukerak >
ordeztu idatzi ahala marratxoak (--) marra luzearekin (–)
Zuriuneei dagokienez, ez dakit araurik dagoen, baina horrelakoetan
zuriunea uzten dugu (marratxoaren aurretik eta atzetik), zure adibidean
bezala: Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)
2017/11/09 10:41(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
> Egun on:
>
> Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo nola erabili behar den
> (baldin eta araurik badago) marratxoa kasu jakin batean. Zehazki,
> jakin nahi dut ea zuriunerik uzten duzuen marratxoaren aurretik eta
> atzetik honelakoetan:
>
> *Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)*
>
> (Alegia: jaiotza-lekua, jaiotza-urtea - heriotza-lekua, heriotza-urtea)
>
> Bestalde, zuriunea sartzean, Word-ek automatikoki luzatzen du
> marratxoa, eta tarteki-marra bihurtu (hemen ezin dut aldatu).
>
> Beraz, bi galdera:
> 1. Zuriunea utzi behar da marratxoren aurretik eta ondotik?
> 2. Tarteki-marra erabili behar da halakoetan?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171109/3d7ffdff/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago