[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Aza 17, 14:43:13, CET 2017


Unitate-izenekin ez dago zalantzarik, bai. Mugagabea behar du: denbora
segundoTAN neurtzen da, eta ez segundoETAN.

Hortik kanpo, berriz, Xabierrek aipatzen dituen adibideetan eta gisakoetan
izaten dira zalantzak batzuetan. "Parlamentua iruditan" eta "liburua
kapitulutan banatua dago" gisakoetan, baldin eta atzean dagoena NOLA bada
eta ez NON, mugagabea erabiltzea da normalena, nire ustez ("Parlamentua
koloretan" eta ez "koloreetan" [nahiz eta, gero, "Parlamentua
txuri-beltzean" esan, baina hori beste kontu bat da]), Xabierrek ondo
adierazi duen moduan, gaztelaniaz artikulurik gabe doaz halakoak,
inespezifikoak baitira.
NOLA: liburuak kutxatan sartuta gordetzen zituen biltegian [nola gorde?
Kutxatan, taldetan]
NON: liburuak kutxetan sartu, eta biltegian gorde zituen.

Halakoetan, zalantza izanez gero, proba hau egin daiteke (beti balio ez
badu ere): -TAN/-ETAN zalantzaren aurrean, baldin eta inesiboaren ordez -KA
onartzen badu, garbi dago NOLA dela eta mugagabean jartzekoa dela.
Adibidez: "taldetan" ala "taldeetan" behar duen zalantzaren aurrean, baldin
eta "taldeka" jarrita esaldia zuzena bada, "taldetan" behar du: NOLA=>
"taldetan" = "taldeka"

Ikasleak taldetan antolatu zituen = ikasleak taldeka bildu zituen
Ikasleak lehen aipatu ditugun taldeetan antolatu zituen (*ikasleak lehen
aipatu ditugun taldeka biltdu zituen)

Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.eus

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-11-17 12:49 GMT+01:00 karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>:

> J.R Etxebarriak EIMArako idatziriko liburutik hartua:
>
> "adibidez, masaehunekotan, bolumen-ehunekotan, gramo zati litrotan edota
> molaritatearen
> bidez".
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> 943483474
> 687409016
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171117/531d5d74/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago