[itzul] Zuzen
JULEN MAIA
julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Aza 17, 18:06:10, CET 2017
Astakeria gaitza eta barkagaitza ote litzateke menturaz "direktu" eta
"indirektu" erabiltzea?
Julian
"Diez de Ultzurrun, Periko" <ultzu a bildua parlamento.eus> escribió:
> Bai, eta tradizio bat bazen jadanekoz --Frantses Erreboluzionearen
> ondorioz, ausaz--, jaun presidenta eta gisakoak erabiltzen zituena
>
> From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
> [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
> Sent: osteguna, 2017.eko azaroak 16 15:32
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] Zuzen
>
>> Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan
>> aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil
>> euskaratzeko: "bilera bat lehendakaritu".
>
> Bueno, dagoeneko badugu “presiditu”:
> Orotarikoa: presiditu.
> [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]
> Presidir.
> [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Ungi
> presiditzen duten anzianoak. Lç 1 Tim 5, 17 (He gobernatu, Dv
> hotsenaile izan, Ker agindu, IBe buru egitea bete, Bibl buruzagigoa
> bete).
> Ereduzko Prosa Gaur: https://tinyurl.com/y8asz7kc
> Ereduzko Prosa Dinamikoa: https://tinyurl.com/ybe8yxw5
>
> Ander
>
> De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> Enviado el: jueves, 16 de noviembre de 2017 12:15
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Zuzen
>
> Euskaraz daukagun anbiguotasun-problema larrietako bat "zuzen"
> adjektiboak paratzen digu.
>
> Zer da "arreta zuzena"? "Atención directa"? Ala "atención correcta"?
> Edo "kudeaketa zuzena": "gestión directa" ala "gestión correcta"?
>
> Bistan da "directo" eta "correcto" oso direla kontzeptu ezberdinak.
>
> Premiazkoa iruditzen zait zerbait erabaki dezagula
> anbiguotasun-problema hau konpontzeko.
>
> Nire proposamena da "zuzen" erabiltzea "correcto"rako, eta
> "zuzeneko", "directo"rako. Euskaltzaindiaren Hiztegian "zuzeneko"
> begiratuta, adibide guztietan, batean izan ezik, "directo" esanahia
> ematen zaio.
>
> Jakina, "zuzen"etik datorren "zuzendu" aditzak problema berbera
> ematen digu: zein da "proiektu hau Xk zuzendu du"ren esanahia? "Lo
> ha dirigido X"? Ala "lo ha enmendado/corregido/rectificado X"?
> Benetan: batzuetan, "zuzendaritu" aditza sortzeko gogoa etortzen
> zait. Eta ez dut txantxetan esaten. Bidenabar, horrek bidea irekiko
> liguke itzulinguru duda-mudatietan aritzera behartzen gaituen
> "presidir una reunión" bipil euskaratzeko: "bilera bat lehendakaritu".
>
> Eta, "zuzen"etik, "zehar"era. Zer da "zeharkako kudeaketa"? "Gestión
> indirecta"? Ala "gestión transversal"? Bistan da hor ere
> anbiguotasun-problema bat daukagula. Nik "zeharkako" erabiliko nuke
> "zuzeneko"ren antonimo gisa; hots, "indirecto" adierazteko. Eta,
> "transversal"erako, baditugu beste hitz batzuk, behinola proposatu
> izan ditudanak: "trabeskako", edo "gurutzatzaile".
>
> Benetan uste dut zerbait adostu beharko genukeela, eta
> lehenbailehen, anbiguotasun larri hauek gure testuetatik uxatzeko.
>
> Xabier Aristegieta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago