[itzul] Zuzen
Diez de Ultzurrun, Periko
ultzu a bildua parlamento.eus
Ast, Aza 16, 15:41:11, CET 2017
Bai, eta tradizio bat bazen jadanekoz --Frantses Erreboluzionearen ondorioz, ausaz--, jaun presidenta eta gisakoak erabiltzen zituena
From: Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
Sent: osteguna, 2017.eko azaroak 16 15:32
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Zuzen
>Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil euskaratzeko: "bilera bat lehendakaritu".
Bueno, dagoeneko badugu “presiditu”:
Orotarikoa: presiditu. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif] Presidir. [http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Ungi presiditzen duten anzianoak. Lç 1 Tim 5, 17 (He gobernatu, Dv hotsenaile izan, Ker agindu, IBe buru egitea bete, Bibl buruzagigoa bete).
Ereduzko Prosa Gaur: https://tinyurl.com/y8asz7kc
Ereduzko Prosa Dinamikoa: https://tinyurl.com/ybe8yxw5
Ander
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: jueves, 16 de noviembre de 2017 12:15
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Zuzen
Euskaraz daukagun anbiguotasun-problema larrietako bat "zuzen" adjektiboak paratzen digu.
Zer da "arreta zuzena"? "Atención directa"? Ala "atención correcta"? Edo "kudeaketa zuzena": "gestión directa" ala "gestión correcta"?
Bistan da "directo" eta "correcto" oso direla kontzeptu ezberdinak.
Premiazkoa iruditzen zait zerbait erabaki dezagula anbiguotasun-problema hau konpontzeko.
Nire proposamena da "zuzen" erabiltzea "correcto"rako, eta "zuzeneko", "directo"rako. Euskaltzaindiaren Hiztegian "zuzeneko" begiratuta, adibide guztietan, batean izan ezik, "directo" esanahia ematen zaio.
Jakina, "zuzen"etik datorren "zuzendu" aditzak problema berbera ematen digu: zein da "proiektu hau Xk zuzendu du"ren esanahia? "Lo ha dirigido X"? Ala "lo ha enmendado/corregido/rectificado X"? Benetan: batzuetan, "zuzendaritu" aditza sortzeko gogoa etortzen zait. Eta ez dut txantxetan esaten. Bidenabar, horrek bidea irekiko liguke itzulinguru duda-mudatietan aritzera behartzen gaituen "presidir una reunión" bipil euskaratzeko: "bilera bat lehendakaritu".
Eta, "zuzen"etik, "zehar"era. Zer da "zeharkako kudeaketa"? "Gestión indirecta"? Ala "gestión transversal"? Bistan da hor ere anbiguotasun-problema bat daukagula. Nik "zeharkako" erabiliko nuke "zuzeneko"ren antonimo gisa; hots, "indirecto" adierazteko. Eta, "transversal"erako, baditugu beste hitz batzuk, behinola proposatu izan ditudanak: "trabeskako", edo "gurutzatzaile".
Benetan uste dut zerbait adostu beharko genukeela, eta lehenbailehen, anbiguotasun larri hauek gure testuetatik uxatzeko.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/f216e0d2/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/f216e0d2/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171116/f216e0d2/attachment-0003.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago