[itzul] Mugagabeaz ezbaian

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Aza 20, 14:09:20, CET 2017


Eskertzen dizkizuet erantzunak.

Komaren erabilerari dagokionez, Ander Irizarri arrazoia ematera lerratuko
nintzateke. Juanek dio "Parlamentua iruditan" esaldian ez dagoela
isildutako aditzik, baina nik esango nuke hor "Parlamentua iruditan
(emana)" edo "Parlamentua iruditan (eskaintzen dizugu)" dagoela.

Xabier Aristegieta


Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 17 18:45):

> Ados Jonekin.
>
> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat ("#Parlamentua
> iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua sutan dago" >
> "Parlamentua, sutan".
>
> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz, ez
> da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
> ZEIN X-TAN):  "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>
> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>
> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan hitz
>> bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa. Zuk
>> aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>>
>> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia batzuk
>> erabili ohi
>>
>> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>>
>>
>>
>> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
>> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>
>>
>>
>> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat, dena
>> delako aditza janda dagoela adierazteko:
>>
>> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>>
>> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak
>> eta aholkuak
>> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>>
>> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
>> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>>
>> Ander
>>
>>
>>
>> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>> <allurritza a bildua gmail.com>]
>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>
>>
>>
>> Kaixo.
>>
>>
>>
>> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>>
>>
>>
>> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
>> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>>
>> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>>
>>
>>
>> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>>
>>
>>
>> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171120/462ebead/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago