[itzul] Mugagabeaz ezbaian
Irene Arrarats
iarrarats a bildua gmail.com
Ost, Aza 22, 15:27:32, CET 2017
Mila esker, Juan.
2017-11-21 20:39 GMT+01:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
> Txalo bero bat, Irene. Zeinen egoki, argi eta arin. Biba zuek!
>
> Irene Arrarats<iarrarats a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> azaroa 21 12:04):
>
> Gabon guztioi:
>>
>> Inork jakin nahi balu BERRIAk zer irizpide erabiltzen dituen aditzik
>> gabeko tituluetan koma jarri ala ez erabakitzeko, hona hemen:
>> https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/idazkuntza#724
>>
>> Irene Arrarats
>>
>> 2017-11-21 17:48 GMT+01:00 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
>>
>>> Badaezpada, beste modu batera azalduta, gramatikarik arruntena ere
>>> aztoragarri zaienentzat:
>>>
>>> Esaldiaren kasuan, legokiokeen galdera "zer gertatzen/gertatu da?" edo
>>> "zer dugu?" edo "zein da berria?" edo gisakoren bat litzateke. Erantzuna:
>>> Parlamentua, erretratatua [Parlamentua erretratatua izan da = erretratatu
>>> dute].
>>>
>>> Bestean, berriz, "zer ageri da (goiko irudian)?". Erantzuna:
>>> "parlamentua iruditan".
>>>
>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko azaroa 21 09:29):
>>>
>>> Iepa, Ander:
>>>>
>>>> Ados adibidearen parafrasiekin, baina horiek ere ez dira esaldi, adizki
>>>> jokaturik ezak garbi uzten duenez. Izenburuen beste kasu tipiko bat da,
>>>> izen-sintagma ardatz duena: EL PARLAMENTO ([mostrado] en imágenes] /
>>>> PARLAMENTUA (iruditan [erakutsia]]
>>>>
>>>> Egitura horretan, ez dago mintzagai/galdegai antolaerarik; esaldian
>>>> aditza isiltzen denean, komaren aurrekoa mintzagaitzat interpretatzen da.
>>>> Kasu horretan, honela interpretatu behar litzateke (eta ez da hori adierazi
>>>> nahi kasu honetan noski): Parlamentua [mintzagai], IRUDITAN [galdegai]
>>>> (dago).
>>>>
>>>> Uste dut inertziaz jartzen dela batzuetan koma, beti kasu bera balitz
>>>> aditzik gabeko sekuentzia horiena. Eta ez da noski.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko azaroa 20 00:31):
>>>>
>>>>> >"Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat
>>>>> ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua
>>>>> sutan dago" > "Parlamentua, sutan".
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ez? Ez dago ulertzerik aditz bat egon daitekeela hor ezkutatuta?
>>>>>
>>>>> El Parlamento [mostrado] en imágenes.
>>>>>
>>>>> Parlamentua iruditan [erakutsia].
>>>>>
>>>>> Ander
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *De:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
>>>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 18:45
>>>>> *Para:* ItzuL
>>>>> *Asunto:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ados Jonekin.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> "Parlamentua iruditan" ez da aditza isildutako esaldi bat
>>>>> ("#Parlamentua iruditan dago"), eta komak hori markatuko luke: "Parlamentua
>>>>> sutan dago" > "Parlamentua, sutan".
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Mugagabe "absolutu"aren (zenbatzailerik gabearen) erabileraz, berriz,
>>>>> ez da dudarik hor : "iruditan", "koloretan", "bertsotan"... dira zentzu
>>>>> abstraktua ematen dutenak (NOLA). Pluralak, aldiz, mugatua da ezinbestean
>>>>> euskaraz, eta irudi-kolore-bertso espezifiko batzuk adierazten ditu (NON,
>>>>> ZEIN X-TAN): "irudietan", "koloreetan", "bertsoetan".
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko azaroa 17 08:23):
>>>>>
>>>>> Oro har, aditza kenduz gero, koma jarri behar da. Baina esaldi osoan
>>>>> hitz bakar bi badaude (*Parlamentua iruditan*), ez da beharrezkoa.
>>>>> Zuk aipatzen duzun 4.6.c) horretan oin-ohar hau dago:
>>>>>
>>>>> 27Irudi-oin, izenburu eta gisakoetan, komarik gabeko sekuentzia
>>>>> batzuk erabili ohi
>>>>>
>>>>> dira: *Donostia jendez gainezka; amona zaharra artoa aletzen.*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *From:* Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) [mailto:
>>>>> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es]
>>>>> *Sent:* ostirala, 2017.eko azaroak 17 16:16
>>>>> *To:* ItzuL
>>>>> *Subject:* Re: [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Beste kontu (txiki) bati helduta, ona luke esaldi horrek koma bat,
>>>>> dena delako aditza janda dagoela adierazteko:
>>>>>
>>>>> El Parlamento, en imágenes / Parlamentua, iruditan
>>>>>
>>>>> Ik. 4.6.c): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak,
>>>>> jarraibideak eta aholkuak
>>>>> <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf>
>>>>>
>>>>> Ik. 5.2.9: Ortografía de la lengua española
>>>>> <http://lya.fciencias.unam.mx/gfgf/ga20111/material/Ortografia.pdf>
>>>>>
>>>>> Ander
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>>>>> <allurritza a bildua gmail.com>]
>>>>> *Enviado el:* viernes, 17 de noviembre de 2017 12:43
>>>>> *Para:* ItzuL
>>>>> *Asunto:* [itzul] Mugagabeaz ezbaian
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Kaixo.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Oraingoan, zalantza bat plazaratu nahi nuke.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> "El Parlamento en imágenes" euskaratzean, "Parlamentua iruditan" ala
>>>>> "Parlamentua irudiEtan" behar du?
>>>>>
>>>>> "Liburu hau kapitulutan banatua dago", ala "...kapituluEtan banatua?
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ikusten denez, zenbatzailerik gabekoak dira bi adibideak.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Eskertuko nituzke zuen ekarpenak.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>> [image: Imagen quitada por el remitente.] <http://www.euskadi.net>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/7d151ece/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/7d151ece/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago