[itzul] "Indarkeria"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 21, 14:08:03, CET 2017
Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du indarkeria:
*indarkeria* iz. Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait
indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, indarraren erabilera
gaitzesgarria
Bestetik, hiztegirik begiratu gabe ere, denok dakigu -KERIA atzizkiak
gaitzespena adierazten duela beti.
Hori horrela, hona nire zalantza: "indarkeriaren erabilera zilegia"
espresioan ez al dago berezko kontraesan bat? Alegia, baldin eta "zilegia"
bada indarkeriaren erabilera... ez al da orduan indarTASUNA izatera
pasatzen?
Tira, horra hor galdera/gogoeta.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/a334c4a3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago