[itzul] "Indarkeria"
kbiguri
kbiguri a bildua yahoo.es
As, Aza 21, 14:25:43, CET 2017
Horretarako dago “indarra”.
Koldo Biguri
> El 21 nov 2017, a las 14:08, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du indarkeria:
>
> indarkeria iz. Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, indarraren erabilera gaitzesgarria
>
> Bestetik, hiztegirik begiratu gabe ere, denok dakigu -KERIA atzizkiak gaitzespena adierazten duela beti.
>
> Hori horrela, hona nire zalantza: "indarkeriaren erabilera zilegia" espresioan ez al dago berezko kontraesan bat? Alegia, baldin eta "zilegia" bada indarkeriaren erabilera... ez al da orduan indarTASUNA izatera pasatzen?
>
> Tira, horra hor galdera/gogoeta.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/69a32223/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago