[itzul] "Indarkeria"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 21, 14:37:43, CET 2017


Bai. Azpimarratu nahi nuena zen, gehienbat, "indarkeria" hitza agian ez
dela automatikoki edozein kasutan erabili ahal izatekoa.

Xabier Aristegieta

kbiguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko azaroa 21 14:25):

> Horretarako dago “indarra”.
>
> Koldo Biguri
>
> El 21 nov 2017, a las 14:08, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du indarkeria:
>
>
> *indarkeria* iz. Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait
> indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, indarraren erabilera
> gaitzesgarria
>
>
> Bestetik, hiztegirik begiratu gabe ere, denok dakigu -KERIA atzizkiak
> gaitzespena adierazten duela beti.
>
> Hori horrela, hona nire zalantza: "indarkeriaren erabilera zilegia"
> espresioan ez al dago berezko kontraesan bat? Alegia, baldin eta "zilegia"
> bada indarkeriaren erabilera... ez al da orduan indarTASUNA izatera
> pasatzen?
>
> Tira, horra hor galdera/gogoeta.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171121/833b8917/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago