[itzul] Cada 25 de noviembre
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Aza 22, 15:56:23, CET 2017
Euskaltzaindiaren Hiztegian <hamabosteroko> ageri da sarrera-moduan. Eta
adibidea ere badakar. Ez dut uste, horrenbestez, <hamabostero> baztertzekoa
den; askoz gutxiago ere. Erabili ere, hitzetik hortzera erabiltzen dugu
<hamabostero>. Horren antzera, <zortziero>, <seiero>, <hogeita bostero>?
DIONISIO AMUNDARAIN
De: Pello Goikoetxea [mailto:Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus]
Enviado el: miércoles, 22 de noviembre de 2017 14:10
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Cada 25 de noviembre
Horrenbeste zalantza badaukagu, seinale oso naturala ez dela, ezta?
Niri horren pareko natural samarra 'urtero, azaroaren 25ean' iruditzen zait.
Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria
Pello Goikoetxea Agirre
Euskara Zerbitzua - Itzultzailea-Interpretea
Tel: 943 483472
<http://www.donostiaeuskaraz.eus/> www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>
Nori: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data: 22/11/2017 14:08
Gaia: Re: [itzul] Cada 25 de noviembre
_____
Euskaltzaindiaren 110. araua irakurrita, ematen du "azaroaren 25ero" txarto
dagoela.
Nik honela esango nuke: "azaroaren 25 guztietan".
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 22 de noviembre de 2017 11:56
To: ItzuL
Subject: [itzul] Cada 25 de noviembre
Goiko hori esateko "azaroaren 25ero" erabiltzeari zer deritzozue?
Parlamentuko itzultzaileok ez gara oso ados jartzen.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/310ff1c6/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171122/310ff1c6/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago