[itzul] Salud/Sanidad

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 4, 18:26:26, CEST 2017


Euskarazko testu askotan ikusi izan dut hitz bakarra darabilgula, "osasun",
bataren nahiz bestearen ordezko gisa.

Nire ustez, komeni da finago aritu gaitezen. Hots, esate baterako "osasun
publiko" irakurtzen dugunean, ez dadin zalantzarik gera zertaz ari den
euskarazko testua:

   - "salud pública"ri buruz (lorkizun gisa, helburu gisa)
   - ala "sanidad pública"ri buruz; hots, osasuna zaintzeaz arduratzen den
   erakunde-multzoari buruz

Eskueran ditugun irtenbideetako bat dateke bigarren kasurako
"osasun-sistema" erabiltzea. Aukeran, ordea, niri egokiagoa iruditzen zait
euskaraz guztiz jatorra den eta hiztegietan jasota dagoen "osasungintza",
halako moldez non osasuna/osasun publikoa, batetik, eta
osasungintza/osasungintza publikoa, bestetik, izango genituzkeen.

Garrantzitsua iruditzen zait bereizketa honi buruzko oharmena ernatzea.

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171004/5f511ddc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago