[itzul] Sin lactosa

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 6, 15:09:09, CEST 2017


Nire ustez, oinarrizko kontua da argitzea ea zer funtzio betetzen duen "sin
lactosa" sintagma preposizionalak gaztelaniazko kasuko testuan:


   - Izenaren osagarri izatea: adibidez, "alimento sin lactosa".

Kasu honetan, euskaraz bi aukera:


   - Izenlaguna erabiliz: "laktosarik gabeko elikagaia", "laktosa bako
   elikagaia"
   - Adjektiboa erabiliz: "elikagai laktosagabea/laktosabakoa". Kasu
   honetan, zalantza izan daiteke hitz bakarrean edo bitan idatzi. Nik apustu
   irmoa egiten dut hitz bakarrean idaztearen alde: sintaxi aldetik,
   txukunagoa iruditzen zait perpauseko elementuak ahalik eta taldekatuen ,
   konpaktuen, egotea (eta ez bakarrik substantibo batekin, baizik eta baita
   aditz-partizipioarekin: adibidez, "perpaus jokatugabeak", Euskaltzaindiak
   darabilen bezala)


   - Aditzaren osagarri izatea: adibidez "acostúmbrate a vivir sin lactosa".

Kasu honetan, "laktosarik gabe/laktosa barik bizi"

Asteburu on!

Xabier Aristegieta

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 6 11:33):

> Kaixo. Zalantza sortu zait: hori bere horretan (hutsean) zenbat modutara
> eman daiteke?
>
> Mila esker
>
> joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171006/3c834c7a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago