[itzul] Tocamientos y baboseos

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Urr 11, 11:15:01, CEST 2017


Hiztegia 80 hartan. babosear = adurreztatu, adurrez bete.

Irainka: euskal irainen bilduman. Adurti = Adurra, lerdea jarioan duena.
Beraz nik erranen nuke adurti nazkagarri hori! Edo lerdeti, lerdetsu...
kontuan izanda lerdatu = ergeldua. Izanen zen lerdeztatu, bada?

Baboseo horrek zer errran nahi du zehazki? Lerdea bestearen gainean botako
balio bezala jokatzen duela edo. Horra hitza sortzearen gakoak, hitza
sortuta ez badago, ez da hala? Baina baboseo horrek, nik uste, badu zerbait
gehiago, adierazkorragoa, gainezkatuko balio edo.

Bittor

Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 11 09:09):

> Egun on guztioi:
>
> Nola eman "baboseo" hori?. Sexu-erasoei buruzkoa da testua.
>
> Atzotik gabiltza kontuarekin bueltaka, eta oraindik ez dugu euskarazko
> ordain aproposik aurkitu.
>
> Ondo izan!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171011/c8d06b53/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago