[itzul] Tocamientos y baboseos
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Urr 11, 12:29:02, CEST 2017
Berandu samar banator ere, hor doa beste bat aski adierazkorra “baboso” esateko: loxintxari. Loxingari; “lausengari” ren familiakoak, baina ukitu biziagoa dutenak, nik uste. DIONISIO AMUNDARAIN
De: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 11 de octubre de 2017 11:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Tocamientos y baboseos
Eskerrik asko guztioi.
Ikusten dugun arazoa da euskarazko ordainak ez direla behar bezain "kontundenteak", nolabait esatearren. Hortxe ibili ginen gu ere, "lerdea", "lizunkeria" eta antzekoak oinarri hartuta bueltaka, baina atarramentu onik ez.
Beste batzuek, berriz, ez daukate, gure ustez, gaztelaniazko "baboso/baboseo" horrek daukan indarra, karga, eta, areago, esanahi bera. Agian "mandeuli" bada aukera bat, baina niri, Asier, "kariñoso" eta guzti egiten zait.
Euskaraz hitz egokia aurkitu ez, eta gaztelaniazko sinonimo bila aritu ginen, ea horrek laguntzen gintuen, baina ez genuen topatu.
Kontzentrazio batean irakurtzekoa denez testua, agian "baboseo" utziko dugu, bere horretan...
Milesker berriro ere, eta asteburu luze on!
Patricia
El 11/10/2017 10:57, <sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es> escribió:
Ukituak eta lerde-jarioak, edo ukituak eta lirdingak, aukeran.
De: Pello Goikoetxea [mailto:Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus]
Enviado el: miércoles, 11 de octubre de 2017 10:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Tocamientos y baboseos
ukituak eta 'lerdeketak' izan liteke?
Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria
Pello Goikoetxea Agirre
Euskara Zerbitzua - Itzultzailea-Interpretea
Tel: 943 483472
<http://www.donostiaeuskaraz.eus/> www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>
Nori: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Data: 11/10/2017 10:37
Gaia: Re: [itzul] Tocamientos y baboseos
_____
Ez dakit ekintzak jarri beharrean egileak jartzeak balio dizun testua bideratzeko. Balio badizu, hona nire proposamena:
mandeuliak eta zirrilariak
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 11 de octubre de 2017 9:10
To: ItzuL
Subject: [itzul] Tocamientos y baboseos
Egun on guztioi:
Nola eman "baboseo" hori?. Sexu-erasoei buruzkoa da testua.
Atzotik gabiltza kontuarekin bueltaka, eta oraindik ez dugu euskarazko ordain aproposik aurkitu.
Ondo izan!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171011/5c54b107/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171011/5c54b107/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago