[itzul] Tocamientos y baboseos

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) amendioa a bildua cfnavarra.es
Ost, Urr 11, 15:09:50, CEST 2017


Baina nazkante horrek ez du gehiago gogaikarritik lizunetik baino? Babosoa, niretzat,  grina sexualak ase nahi dituen nazkantea da.

Eta horretarako egokiago ikusten dut “zantar” eta “zantarkeria”.

Jokabide zantarrak/zantarkeriak eta ukituak
Zantarrak eta ukitzaileak


Aitzol Mendiola

From: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 11 de octubre de 2017 14:48
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Tocamientos y baboseos

"Nazkante" eta "nazkantekeria" ere egokiak iruditzen zaizkit.

Eskerrik asko, Ander eta Xabier.

El 11/10/2017 14:33, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> escribió:
"Nazkante" horrekin, "baboseo"ren muinari heldu diozu, Ander. Bikain! :-)

Kontutxo bat baino ez: nik hitz bakarrean bilduko nuke, eta "jokabide nazkanteak"en ordez, "nazkantekeriak" (adibidez). Baina seguru nago gehiago ere egongo direla hitz bakarrekoak.

Xabier Aristegieta

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es<mailto:ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 11 14:25):
Ukituak eta jokabide nazkanteak
Ukitzaileak eta nazkanteak
Ezertarako balio badizue…
Ander

De: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com<mailto:kuartango a bildua gmail.com>]
Enviado el: miércoles, 11 de octubre de 2017 9:10
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Tocamientos y baboseos

Egun on guztioi:

Nola eman "baboseo" hori?. Sexu-erasoei buruzkoa da testua.

Atzotik gabiltza kontuarekin bueltaka, eta oraindik ez dugu euskarazko ordain aproposik aurkitu.

Ondo izan!

Patricia

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171011/aa8571d3/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago