[itzul] Tocamientos y baboseos

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 11, 15:22:23, CEST 2017


Sukaldaritzan jakiei egoste-punttua aurkitu beharra egoten den bezalaxe,
esango nuke kasu honetan kontua datzala dena delako adjektiboak adierazten
duen gaitzespen-punttua aurkitzean. Nire ulermen pertsonalean,
"zantarkeria" gauza serioagoa da "nazkantekeria" baino; beharbada,
egokiagoa irizpen moral edo besterik gabe sentsorial baterako,
gogaitze-efektu baten deskribapenerako baino. Bai, nik esango nuke gehiago
duela gogaikarritik "baboseo" horrek ere.

Xabier

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak hau
idatzi zuen (2017(e)ko urria 11 15:09):

> Baina nazkante horrek ez du gehiago gogaikarritik lizunetik baino?
> Babosoa, niretzat,  grina sexualak ase nahi dituen nazkantea da.
>
>
>
> Eta horretarako egokiago ikusten dut “zantar” eta “zantarkeria”.
>
>
>
> Jokabide zantarrak/zantarkeriak eta ukituak
>
> Zantarrak eta ukitzaileak
>
>
>
>
>
> Aitzol Mendiola
>
>
>
> *From:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Sent:* miércoles, 11 de octubre de 2017 14:48
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Tocamientos y baboseos
>
>
>
> "Nazkante" eta "nazkantekeria" ere egokiak iruditzen zaizkit.
>
>
>
> Eskerrik asko, Ander eta Xabier.
>
>
>
> El 11/10/2017 14:33, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
> "Nazkante" horrekin, "baboseo"ren muinari heldu diozu, Ander. Bikain! :-)
>
>
>
> Kontutxo bat baino ez: nik hitz bakarrean bilduko nuke, eta "jokabide
> nazkanteak"en ordez, "nazkantekeriak" (adibidez). Baina seguru nago gehiago
> ere egongo direla hitz bakarrekoak.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)<ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 11 14:25):
>
> Ukituak eta jokabide nazkanteak
>
> Ukitzaileak eta nazkanteak
>
> Ezertarako balio badizue…
>
> Ander
>
>
>
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 11 de octubre de 2017 9:10
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Tocamientos y baboseos
>
>
>
> Egun on guztioi:
>
>
>
> Nola eman "baboseo" hori?. Sexu-erasoei buruzkoa da testua.
>
>
>
> Atzotik gabiltza kontuarekin bueltaka, eta oraindik ez dugu euskarazko
> ordain aproposik aurkitu.
>
>
>
> Ondo izan!
>
>
>
> Patricia
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171011/3bab53fa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago