[itzul] Personas

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Urr 16, 11:54:26, CEST 2017


Guztiz ados nago zurekin.

Dena den, ohartxo bat: garrantzitsua iruditzen zait argi edukitzea
gaztelaniaz "persona/s" agertzen den aldi bakoitza ez dela nahitaez
maskulino generikoa saihesteko ahalegin bat.

Ezen askotan ikusten ditut honakoaren tankerakoak: "una proporción
significativa de personas con dificultades de acceso al mercado de
trabajo... = lan-merkatuan sartzeko zailtasunak DITUZTENEN kopuru
adierazgarri bat...". Zergatik ez "zailtasunak dituzten PERTSONEN..."? Nire
ustez, esaldia osoagoa da horrela.

Xabier Aristegieta

Koldo Biguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 15 10:25):

> Gaztelaniaz sexismorik gabeko hizkera erabiltzeko gomendatzen diren neurri
> lexikoen artean, maskulino generikoaren ordez gero eta gehiago erabiltzen
> da "persona" hitza, eta horren ondorioz ikusten dira gero eta gehiago
> "personas usuarias" eta antzekoak. Horren eraginez, euskarazko testuetan
> ere hasita gaude gero eta gehiago ikusten "pertsona erabiltzaileak"
> bezalakoak, nire ustez batere beharrik gabe, "erabiltzaileak" hitzak, beste
> hitz gehienek bezala, generorik ez dutelako euskaraz. Euskaraz holakorik ez
> erabiltzea da nire gomendioa.
>
> Koldo Biguri
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/b9604e1a/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago