[itzul] Personas

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Urr 16, 12:35:27, CEST 2017


Hala da eta ados nago. Gomendio egokia da.

Horren antzekoa da, eta gero eta gehiagotan agertzen dena, “la persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de X” esapidea; eta horren ordaina, “X-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaria”. Baina badaude kasuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian “…eskumenak dituen zuzendaritzako titularra” esaten dutenak, eta bat aurkitu dut, akatsa bihurrituaz, horren ondoren izena aipatzen duena, hau da, gaztelaniaz ere itzulinguru neutroa soberan duena.

Jon

From: AINARA MAYA URROZ [mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus]
Sent: astelehena, 2017.eko urriak 16 12:10
To: Bakartxo ARRIZABALAGA; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Personas

Erabat ados




Ainara Maya Urroz
Euskara teknikaria
Euskara zerbitzua - Pertsonala
Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
Mendarozabal auzoa z/g
20850 Mendaro (Gipuzkoa)
: 943 032911 (luzapena: 2911)
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>

Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
(Nelson Mandela)




From: Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
Sent: lunes, 16 de octubre de 2017 12:06
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Personas


Erabat ados. uste dut guztioi zaigula argi "persona" hori zuk diozuna dela, generoa seinalatu gabeko moldea, alegia.



Bakartxo








> Message du 15/10/17 10:25
> De : "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> Copie à : "Koldo Biguri" <kbiguri a bildua yahoo.es<mailto:kbiguri a bildua yahoo.es>>
> Objet : [itzul] Personas
>
>
Gaztelaniaz sexismorik gabeko hizkera erabiltzeko gomendatzen diren neurri lexikoen artean, maskulino generikoaren ordez gero eta gehiago erabiltzen da "persona" hitza, eta horren ondorioz ikusten dira gero eta gehiago "personas usuarias" eta antzekoak. Horren eraginez, euskarazko testuetan ere hasita gaude gero eta gehiago ikusten "pertsona erabiltzaileak" bezalakoak, nire ustez batere beharrik gabe, "erabiltzaileak" hitzak, beste hitz gehienek bezala, generorik ez dutelako euskaraz. Euskaraz holakorik ez erabiltzea da nire gomendioa.

>
Koldo Biguri

>

>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/2d0dd079/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago