[itzul] Personas

Antton Elosegi aelosegi a bildua gmail.com
Al, Urr 16, 13:13:10, CEST 2017


Nik ,Koldok arrazoi bakarra ikusten duen tokian, esango nuke bi arrazoi
daudela gaztelaniazko “persona” horren  erabileraren atzetik.

Bata, Koldok dioen bezala, genero-arazoari aurre egitea, eta ados nago,
horiek itzultzerakoan alferrekoa dela euskaraz “pertsona” sartzea,
generorik ez baitago.

Baina bada beste arrazoia, batzuetan deliberatuki “persona” hitza
erabiltzera garamatzana: nolabaiteko estigma duten hitzekin lotzen denean.
Esate baterako, ez da alferrekoa “los inmigrantes” esan ordez, “las
personas inmigrantes” esatea, ‘persona’ direla azpimarratu nahi delarik.Edo
"personas con sordera/enfermedad mental/demencia/VIH/" erabiltzea  "sordos/
enfermos mentales/dementes... erabili ordez"

Esapide horietan denetan azpimarratu nahi da pertsona bat dagoela, eta
pertsona horrek zerbait duela, bere nortasun osoa harrapatzen eta
baldintzatzen ez duena.

Ez dut uste euskaraz  baliabide horri uko behar diogunik.

Antton Elosegi

2017-10-16 12:35 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:

> Hala da eta ados nago. Gomendio egokia da.
>
>
>
> Horren antzekoa da, eta gero eta gehiagotan agertzen dena, “la *persona
> titular de la dirección* del Gobierno Vasco competente en materia de X”
> esapidea; eta horren ordaina, “X-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako
> *zuzendaria*”. Baina badaude kasuak Euskal Herriko Agintaritzaren
> Aldizkarian “…eskumenak dituen zuzendaritzako titularra” esaten dutenak,
> eta bat aurkitu dut, akatsa bihurrituaz, horren ondoren izena aipatzen
> duena, hau da, gaztelaniaz ere itzulinguru neutroa soberan duena.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* AINARA MAYA URROZ [mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus]
> *Sent:* astelehena, 2017.eko urriak 16 12:10
> *To:* Bakartxo ARRIZABALAGA; ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Personas
>
>
>
> Erabat ados
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Ainara Maya Urroz
>
> Euskara teknikaria
>
> Euskara zerbitzua - Pertsonala
>
> Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
>
> Mendarozabal auzoa z/g
>
> 20850 Mendaro (Gipuzkoa)
>
> : 943 032911 <943%2003%2029%2011> (luzapena: 2911)
>
> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
>
>
>
> Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten
> badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten
> badiozu, ordea, bere bihotzera.
>
> (Nelson Mandela)
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
> <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>]
> *Sent:* lunes, 16 de octubre de 2017 12:06
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Personas
>
>
>
> Erabat ados. uste dut guztioi zaigula argi "persona" hori zuk diozuna
> dela, generoa seinalatu gabeko moldea, alegia.
>
>
>
> Bakartxo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> > Message du 15/10/17 10:25
> > De : "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à : "Koldo Biguri" <kbiguri a bildua yahoo.es>
> > Objet : [itzul] Personas
> >
> >
>
> Gaztelaniaz sexismorik gabeko hizkera erabiltzeko gomendatzen diren neurri
> lexikoen artean, maskulino generikoaren ordez gero eta gehiago erabiltzen
> da "persona" hitza, eta horren ondorioz ikusten dira gero eta gehiago
> "personas usuarias" eta antzekoak. Horren eraginez, euskarazko testuetan
> ere hasita gaude gero eta gehiago ikusten "pertsona erabiltzaileak"
> bezalakoak, nire ustez batere beharrik gabe, "erabiltzaileak" hitzak, beste
> hitz gehienek bezala, generorik ez dutelako euskaraz. Euskaraz holakorik ez
> erabiltzea da nire gomendioa.
>
>
> >
>
> Koldo Biguri
>
>
> >
>
>
> >
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171016/7865fa07/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago