[itzul] Hiztegien zentsuraz

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
As, Urr 17, 10:15:26, CEST 2017


Interesgarria, oso, batez ere, zentsura eta mikrozentsura ikertze aldetik,
hiztegiak, zalantzarik gabe, ideologikoak baitira. Hiztegien kontuaz
gehiago jakiteko, hona hemen erreferentzia bat

*Dossier Palabra de diccionarista / coordinado por Francisco Javier Pérez y
Gustavo Puerta Leisse. In: Educación y biblioteca año 20 n. 167,
septiembre/octunre 2008.*

Hona hemen mikrozentsuraren kasu bat. "Mikro" horrek tamainari egiten dio
erreferentzia, baina horrek ez du erran nahi ezabatzea erabatekoa,
eraginkorra eta gogorra ez denik. Adibidez:

Jimeno Jurioren "Diccionario histórico de los municipios de Navarra" bi
alditan emana zuten argitara: 1996an eta 2008an.


1996an: `...Aquí ha comenzado a construirse en 1993 la presa que cerrará el
embalse de Itoiz...'. 2008an: `... obra fuertemente protestada por
ecologistas y otros sectores de la sociedad” (zati ezabatua esaldi berean
bere egileak idatzia zuen bezala).


Ikertzeko zein diren piruxek ezabatutako euskal hitzak, zaila dugu, ze,
Anjel Lertxundik esan bide zuen bezala (Juan Martin Elexpuruk gogora
ekartzen du bere "Euskal lizunkeriaren antologian" 8. or.) Azkuez ari
zelarik: "Zein aiton-amona ausartuko zen txorta-kantak eta xirri-koplak
gordin-gordin kontatzera ia bi metroko sotanaz jantzitako gizon kankailu
hari!". Azkuek, dakizuenez, aho tradizioak biltzen zituen nola eta
galdezka, jakina. Enfin... alberdaniarik ez.


Gero arte, Bittor





Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)<idiezdes a bildua cfnavarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 17 08:44):

> Honatx:
>
>
>
> http://m.noticiasdenavarra.com/2017/10/16/opinion/cartas-
> al-director/artaziak-hiztegietarako
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* lunes, 16 de octubre de 2017 18:42
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Hiztegien zentsuraz
>
>
>
> Gustatu zait gaurko Nafarroako Diario de Noticias-ek 23. orrialdean
> dakarren artikulua, Bixente Serrano Izco-rena, hiztegien gaineko gaur
> egungo nahiz iraganeko zenbait zentsurari buruzkoa.
>
> Tamalez, ez dut estekarik aurkitu.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171017/7508f6f9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago