[itzul] Hiztegien zentsuraz
Errea Irisarri, Alberto (Euskarabidea)
alberto.errea.irisarri a bildua navarra.es
As, Urr 17, 10:33:16, CEST 2017
Ez da erraza kontua. Zertaz ari gara: zentsuraz, hizkera politikoki zuzenaz, errealitate batzuk ezkutatzeaz, gizarte (sexu, etnia…) taldeak errespetatzeaz?
Bixente Serranok ika-mika sortu du “autista” hitza Rajoyri esleitzeagatik (http://m.noticiasdenavarra.com/2017/10/05/opinion/cartas-al-director/respuesta-a-bixente-serrano-izko), horregatik atzoko artikulua idatzi zuen.
Nire ustez konnotazio eta ikuspegi kontua da, eta ez da erraza erabakitzea marra non kokatu. “Pertsona” hitza dela-eta, hemen esan da kasu batzuetan erabili behar dela kolektibo batzuen mesedetan. Hizkera ez sexistaren alde gaude gehienok. Niretzat antzeko kontua da Serranoren afera.
From: Bittor Abarzuza [mailto:bittorbe a bildua gmail.com]
Sent: martes, 17 de octubre de 2017 10:15
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Hiztegien zentsuraz
Interesgarria, oso, batez ere, zentsura eta mikrozentsura ikertze aldetik, hiztegiak, zalantzarik gabe, ideologikoak baitira. Hiztegien kontuaz gehiago jakiteko, hona hemen erreferentzia bat
Dossier Palabra de diccionarista / coordinado por Francisco Javier Pérez y Gustavo Puerta Leisse. In: Educación y biblioteca año 20 n. 167, septiembre/octunre 2008.
Hona hemen mikrozentsuraren kasu bat. "Mikro" horrek tamainari egiten dio erreferentzia, baina horrek ez du erran nahi ezabatzea erabatekoa, eraginkorra eta gogorra ez denik. Adibidez:
Jimeno Jurioren "Diccionario histórico de los municipios de Navarra" bi alditan emana zuten argitara: 1996an eta 2008an.
1996an: `...Aquí ha comenzado a construirse en 1993 la presa que cerrará el embalse de Itoiz...'. 2008an: `... obra fuertemente protestada por ecologistas y otros sectores de la sociedad” (zati ezabatua esaldi berean bere egileak idatzia zuen bezala).
Ikertzeko zein diren piruxek ezabatutako euskal hitzak, zaila dugu, ze, Anjel Lertxundik esan bide zuen bezala (Juan Martin Elexpuruk gogora ekartzen du bere "Euskal lizunkeriaren antologian" 8. or.) Azkuez ari zelarik: "Zein aiton-amona ausartuko zen txorta-kantak eta xirri-koplak gordin-gordin kontatzera ia bi metroko sotanaz jantzitako gizon kankailu hari!". Azkuek, dakizuenez, aho tradizioak biltzen zituen nola eta galdezka, jakina. Enfin... alberdaniarik ez.
Gero arte, Bittor
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)<idiezdes a bildua cfnavarra.es<mailto:idiezdes a bildua cfnavarra.es>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 17 08:44):
Honatx:
http://m.noticiasdenavarra.com/2017/10/16/opinion/cartas-al-director/artaziak-hiztegietarako
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
Sent: lunes, 16 de octubre de 2017 18:42
To: ItzuL
Subject: [itzul] Hiztegien zentsuraz
Gustatu zait gaurko Nafarroako Diario de Noticias-ek 23. orrialdean dakarren artikulua, Bixente Serrano Izco-rena, hiztegien gaineko gaur egungo nahiz iraganeko zenbait zentsurari buruzkoa.
Tamalez, ez dut estekarik aurkitu.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171017/1c1cefea/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago