[itzul] Hiztegien zentsuraz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urr 17, 10:36:55, CEST 2017
Eskerrik asko, Itziar eta Gabi, esteka jartzeagatik!
Xabier Aristegieta
Errea Irisarri, Alberto (Euskarabidea)<alberto.errea.irisarri a bildua navarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 17 10:33):
> Ez da erraza kontua. Zertaz ari gara: zentsuraz, hizkera politikoki
> zuzenaz, errealitate batzuk ezkutatzeaz, gizarte (sexu, etnia…) taldeak
> errespetatzeaz?
>
> Bixente Serranok ika-mika sortu du “autista” hitza Rajoyri esleitzeagatik (
> http://m.noticiasdenavarra.com/2017/10/05/opinion/cartas-
> al-director/respuesta-a-bixente-serrano-izko), horregatik atzoko
> artikulua idatzi zuen.
>
> Nire ustez konnotazio eta ikuspegi kontua da, eta ez da erraza erabakitzea
> marra non kokatu. “Pertsona” hitza dela-eta, hemen esan da kasu batzuetan
> erabili behar dela kolektibo batzuen mesedetan. Hizkera ez sexistaren alde
> gaude gehienok. Niretzat antzeko kontua da Serranoren afera.
>
>
>
> *From:* Bittor Abarzuza [mailto:bittorbe a bildua gmail.com]
> *Sent:* martes, 17 de octubre de 2017 10:15
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Hiztegien zentsuraz
>
>
>
> Interesgarria, oso, batez ere, zentsura eta mikrozentsura ikertze aldetik,
> hiztegiak, zalantzarik gabe, ideologikoak baitira. Hiztegien kontuaz
> gehiago jakiteko, hona hemen erreferentzia bat
>
> *Dossier Palabra de diccionarista / coordinado por Francisco Javier Pérez
> y Gustavo Puerta Leisse. In: Educación y biblioteca año 20 n. 167,
> septiembre/octunre 2008.*
>
> Hona hemen mikrozentsuraren kasu bat. "Mikro" horrek tamainari egiten dio
> erreferentzia, baina horrek ez du erran nahi ezabatzea erabatekoa,
> eraginkorra eta gogorra ez denik. Adibidez:
>
> Jimeno Jurioren "Diccionario histórico de los municipios de Navarra" bi
> alditan emana zuten argitara: 1996an eta 2008an.
>
>
>
> 1996an: `...Aquí ha comenzado a construirse en 1993 la presa que cerrará
> el embalse de Itoiz...'. 2008an: `... obra fuertemente protestada por
> ecologistas y otros sectores de la sociedad” (zati ezabatua esaldi berean
> bere egileak idatzia zuen bezala).
>
>
>
> Ikertzeko zein diren piruxek ezabatutako euskal hitzak, zaila dugu, ze,
> Anjel Lertxundik esan bide zuen bezala (Juan Martin Elexpuruk gogora
> ekartzen du bere "Euskal lizunkeriaren antologian" 8. or.) Azkuez ari
> zelarik: "Zein aiton-amona ausartuko zen txorta-kantak eta xirri-koplak
> gordin-gordin kontatzera ia bi metroko sotanaz jantzitako gizon kankailu
> hari!". Azkuek, dakizuenez, aho tradizioak biltzen zituen nola eta
> galdezka, jakina. Enfin... alberdaniarik ez.
>
>
>
> Gero arte, Bittor
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)<idiezdes a bildua cfnavarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 17 08:44):
>
> Honatx:
>
>
>
> http://m.noticiasdenavarra.com/2017/10/16/opinion/cartas-
> al-director/artaziak-hiztegietarako
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* lunes, 16 de octubre de 2017 18:42
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Hiztegien zentsuraz
>
>
>
> Gustatu zait gaurko Nafarroako Diario de Noticias-ek 23. orrialdean
> dakarren artikulua, Bixente Serrano Izco-rena, hiztegien gaineko gaur
> egungo nahiz iraganeko zenbait zentsurari buruzkoa.
>
> Tamalez, ez dut estekarik aurkitu.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171017/706b0e80/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago