[itzul] inpaktu

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Urr 20, 12:00:08, CEST 2017


MORFOSINTAXIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK liburuan Patxi 
Petrirenak (aupa Patxi, eutsi gogor!) honela azaltzen du:

Zalantza sortzen da, zenbaitetan, izenlaguna -ko atzizkiarekin egin ala 
-zko atzizkiarekin: «kalitate(z)ko hezkuntza», «zuri-beltze(z)ko 
argazkia»… Oro har, -ko aski da oinarria izena bada eta nolako zentzua 
badu. Beti -ko erabiltzen da izenondo bat tartean sartzean: «kalitate 
oneko hezkuntza», «kalitate eskaseko haragia», «maila egokiko saioa»…

>
> Aintzat harturik "inversión" eta "impacto social"en artean dagoen 
> harreman berbera dela "inversión" eta "impacto"ren artean dagoena... 
> zergatik kasu batean "inpaktu sozialEKO" eta bestean "inpaktuZKO"?
>
> Edo bietan -ZKO ("inpaktu sozialeZKO inbertsioa", "inpaktuZKO 
> inbertsioa") edo bietan -KO ("inpaktu sozialeKO inbertsioa", 
> "inpaktuKO inbertsioa").
>
> Xabier Aristegieta




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago