[itzul] inpaktu

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 20, 11:20:06, CEST 2017


Gauzatxo bat ez dut oso argi ikusten.

Aintzat harturik "inversión" eta "impacto social"en artean dagoen harreman
berbera dela "inversión" eta "impacto"ren artean dagoena... zergatik kasu
batean "inpaktu sozialEKO" eta bestean "inpaktuZKO"?

Edo bietan -ZKO ("inpaktu sozialeZKO inbertsioa", "inpaktuZKO inbertsioa")
edo bietan -KO ("inpaktu sozialeKO inbertsioa", "inpaktuKO inbertsioa").

Xabier Aristegieta

Miren Etxeberria<mirenetxe a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
urria 20 10:57):

> Egun on:
>
> Mila esker; bai azkenean Inpaktu hitza erabiltzea erabaki nuen.
>
>
> Inpaktu sozialeko inbertsioa (inversión de impacto social) eta inpaktuzko
> inbertsioa (inversión de impacto)
>
>
> Miren Etxeberria
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171020/c69d66fa/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago