[itzul] pozikago

e-alda aldaedur a bildua gmail.com
Ost, Urr 25, 12:05:27, CEST 2017


Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian
min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako
formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere
jasotzen ditu adibideak:

Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v.
tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan
pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik
asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz
gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95.

Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,

Edurne Aldasoro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/ddc53c9b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago