[itzul] pozikago
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)
idiezdes a bildua cfnavarra.es
Ost, Urr 25, 13:35:50, CEST 2017
Kaixo,
Ereduzko Prosan hainbat adibide daude:
Pozikago<http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozikago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
Pozago<http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
Itziar
From: Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)
Sent: miércoles, 25 de octubre de 2017 12:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] pozikago
Ba, zuk zerorrek ikusi duzun bezala, pozikago bakar batzuk ageri dira Orotarikoan. “Pozago” ere ageri da, baita “pozagorik” ere behin.
Nik duda dut, nahiz eta, belarrian, hobeki sartzen zaidan “pozago”.
Ereduzko prosan ez dago ez pozago, ez pozikago.
Fernando
From: e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com]
Sent: miércoles, 25 de octubre de 2017 12:05
To: ItzuL
Subject: [itzul] pozikago
Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere jasotzen ditu adibideak:
Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v. tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan pozikena niñoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baño pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz gañeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95.
Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,
Edurne Aldasoro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/cba0edd5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago