[itzul] pozikago

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urr 25, 13:57:05, CEST 2017


"Pozikago" bai ala ez? Nik baiezko biribila ematen diot. Erregulartasunak
(edo sistematikak, nahiago baduzu), hala agintzen duelako: azkar/azkarrago,
pozik/pozikago. Eta, bilatzen duzuna lekukotasunak, edo lekukotasun
itzaltsuak, baldin badira, hona, jarraian, iazko SENEZen argitaratu zidaten
artikulu batean (
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20161103/08aristegieta/senez47_aristegieta.pdf)
jaso nituen -AGO atzizkiaren lekukotasun batzuk:

– Sagarroia, bere egitez ere nekez erditzen da, baina are, bere faltaz
*nekezago
*(Axular, Gero, Egin biblioteka, ORAIN S.A., 1995, 44. or.)

- *Gogotikago *aiphatzen dautzuet zeren eta sinhesten ahal baita bere
langiletasunaz bertzerik ere badaukala erran den langile harrek
(Eskualduna. Journal basque-français hebdomadaire. Baiona, 1908-09-04, 2.
Orotariko Euskal Hiztegiak langiletasun sarreraren pean jasotzen dituen
adibideetatik hartua.)

- Askoz *bidezago *esan liteke… (Orixe, Altube iaunari, Euzko-Gogoa, 5-8,
1954, in Idazlan guztiak. III. Artikulu eta saiakerak, Eusko Jaurlaritza
eta Etor argitaletxea, 1991, 964. or.)

- Aukeran ni onen *alderago *(Ibidem, 969. or.)

- Larrasquet’en, Gimet-Ameztoi’ren eta Navarro Tomas’en lanak zureak
bañon *aintzatago
*artzen ditudalako, ez neri egotzi (Ibidem, 965. or.)

-…jendea han zenbaitek nahi genuen baino *presakago *hasi da ibiltzen…(Luis
Michelena, Obras Completas al cuidado de Joseba A. Lakarra e Iñigo Ruiz
Arzalluz. XIV. Escritos autobiográficos y literarios. Traducciones.
Actualidad política y cultural. Entrevistas. Crítica de cine. Cuestiones
históricas y culturales. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegia, Gipuzkoako
Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia eta Gasteiz, 2011,
16. or.)

- Pantailetan edo karriketan pornografia hutsa *agerianago *dagoenean…(Itxaro
Borda, «Rip Nogwaza», Berria, 2011ko maiatzaren 20koa.)

- Begibistakoa da gaur egun oraindik hizkuntza administratiboa finkatzeke
badugu, garai hartan ere *finkatzekeago *geneukala (Mikel Garmendia, Euskal
erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra, Senez, 9.
zenbakia, 1994ko urtarrila.)

Xabier Aristegieta

Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 25 13:40):

> Arrazoi du Itziarrek. Gaizki begiratu dut.
>
> Fernando
>
>
>
>
>
> *From:* Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)
> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 13:36
>
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>
>
>
> Kaixo,
>
>
>
> Ereduzko Prosan hainbat adibide daude:
>
>
>
> Pozikago
> <http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozikago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
>
>
>
> Pozago
> <http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
>
>
>
>
>
> Itziar
>
>
>
> *From:* Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)
> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 12:57
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>
>
>
> Ba, zuk zerorrek ikusi duzun bezala, pozikago bakar batzuk ageri dira
> Orotarikoan. “Pozago” ere ageri da, baita “pozagorik” ere behin.
>
>
>
> Nik duda dut, nahiz eta, belarrian, hobeki sartzen zaidan “pozago”.
>
> Ereduzko prosan ez dago ez pozago, ez pozikago.
>
>
> Fernando
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com <aldaedur a bildua gmail.com>]
> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 12:05
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] pozikago
>
>
>
> Egun on:
>
> Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian
> min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako
> formak.
>
> Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak
> ere jasotzen ditu adibideak:
>
>
>
> *Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita*. Or *Tormes* 45
> (v. tbn. *pozikago* en Zab *Gabon* 62, Laux *BBa* 128 y TAg*Uzt* 272). *Ni
> munduan dan pozikena niñoan*. Ib. 65. *Bozik edan zuen*. FIr 148. *Nere
> gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baño pozikago utziko diot nik, nai
> duanari, irabaziz gañeko dedan yarleku ura*. Ldi *IL* 95.
>
>
>
> Zer irizten diozue?
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Edurne Aldasoro
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/7c5a60dd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago