[itzul] pozikago

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Urr 25, 17:53:05, CEST 2017


Tradiziozko forma "pozagorik" da noski, izenondoak hartzen baitu -ago.

"Tristerik"ek eta gainerako -(r)ik-ek ere ez dute egiten "tristerikago",
"tristeago(rik)" baizik. (Jatorriz, "poz" izenondoa (ere ba-) zen; hortik
"poztasun").

Aditzondo batzuk bai, baina ez -(r)ik osaerakoek.

Horraino, tradizioa. Besterik da analogiaz sorturiko "pozikago" halako
forma berriekin zer egin.

Hori ebazteko, hala ere, komeni da jakinaren gainean egotea bazela lehendik
"pozagorik"... (eta, hain zuzen, harritu egin nau inork ez aipatzea:
Orotarikoan begiratu dut, eta badakar).




Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 25 05:57):

> "Pozikago" bai ala ez? Nik baiezko biribila ematen diot. Erregulartasunak
> (edo sistematikak, nahiago baduzu), hala agintzen duelako: azkar/azkarrago,
> pozik/pozikago. Eta, bilatzen duzuna lekukotasunak, edo lekukotasun
> itzaltsuak, baldin badira, hona, jarraian, iazko SENEZen argitaratu zidaten
> artikulu batean (http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20161103/
> 08aristegieta/senez47_aristegieta.pdf) jaso nituen -AGO atzizkiaren
> lekukotasun batzuk:
>
> – Sagarroia, bere egitez ere nekez erditzen da, baina are, bere faltaz *nekezago
> *(Axular, Gero, Egin biblioteka, ORAIN S.A., 1995, 44. or.)
>
> - *Gogotikago *aiphatzen dautzuet zeren eta sinhesten ahal baita bere
> langiletasunaz bertzerik ere badaukala erran den langile harrek
> (Eskualduna. Journal basque-français hebdomadaire. Baiona, 1908-09-04, 2.
> Orotariko Euskal Hiztegiak langiletasun sarreraren pean jasotzen dituen
> adibideetatik hartua.)
>
> - Askoz *bidezago *esan liteke… (Orixe, Altube iaunari, Euzko-Gogoa, 5-8,
> 1954, in Idazlan guztiak. III. Artikulu eta saiakerak, Eusko Jaurlaritza
> eta Etor argitaletxea, 1991, 964. or.)
>
> - Aukeran ni onen *alderago *(Ibidem, 969. or.)
>
> - Larrasquet’en, Gimet-Ameztoi’ren eta Navarro Tomas’en lanak zureak bañon *aintzatago
> *artzen ditudalako, ez neri egotzi (Ibidem, 965. or.)
>
> -…jendea han zenbaitek nahi genuen baino *presakago *hasi da
> ibiltzen…(Luis Michelena, Obras Completas al cuidado de Joseba A. Lakarra e
> Iñigo Ruiz Arzalluz. XIV. Escritos autobiográficos y literarios.
> Traducciones. Actualidad política y cultural. Entrevistas. Crítica de cine.
> Cuestiones históricas y culturales. Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegia,
> Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea. Donostia eta
> Gasteiz, 2011, 16. or.)
>
> - Pantailetan edo karriketan pornografia hutsa *agerianago *dagoenean…(Itxaro
> Borda, «Rip Nogwaza», Berria, 2011ko maiatzaren 20koa.)
>
> - Begibistakoa da gaur egun oraindik hizkuntza administratiboa finkatzeke
> badugu, garai hartan ere *finkatzekeago *geneukala (Mikel Garmendia,
> Euskal erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra, Senez,
> 9. zenbakia, 1994ko urtarrila.)
>
> Xabier Aristegieta
>
> Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko urria 25 13:40):
>
> Arrazoi du Itziarrek. Gaizki begiratu dut.
>>
>> Fernando
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Euskarabidea)
>> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 13:36
>>
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>>
>>
>>
>> Kaixo,
>>
>>
>>
>> Ereduzko Prosan hainbat adibide daude:
>>
>>
>>
>> Pozikago
>> <http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozikago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
>>
>>
>>
>> Pozago
>> <http://www.ehu.eus/cgi-bin/ereduzkoa/bilatu09.pl?s=&S=&o=1&z=&h=1&c=&n=liburuak&k1=1&m1=hitza&h1=pozago&f1=&d2=1&m2=lema&h2=&f2=&d3=1&m3=lema&h3=&f3=&d4=1&m4=lema&h4=&f4=&d5=1&m5=lema&h5=&f5=>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Itziar
>>
>>
>>
>> *From:* Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea)
>> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 12:57
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>>
>>
>>
>> Ba, zuk zerorrek ikusi duzun bezala, pozikago bakar batzuk ageri dira
>> Orotarikoan. “Pozago” ere ageri da, baita “pozagorik” ere behin.
>>
>>
>>
>> Nik duda dut, nahiz eta, belarrian, hobeki sartzen zaidan “pozago”.
>>
>> Ereduzko prosan ez dago ez pozago, ez pozikago.
>>
>>
>> Fernando
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com <aldaedur a bildua gmail.com>]
>> *Sent:* miércoles, 25 de octubre de 2017 12:05
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* [itzul] pozikago
>>
>>
>>
>> Egun on:
>>
>> Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri
>> belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut
>> horrelako formak.
>>
>> Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak
>> ere jasotzen ditu adibideak:
>>
>>
>>
>> *Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita*. Or *Tormes* 45
>> (v. tbn. *pozikago* en Zab *Gabon* 62, Laux *BBa* 128 y TAg*Uzt* 272). *Ni
>> munduan dan pozikena niñoan*. Ib. 65. *Bozik edan zuen*. FIr 148. *Nere
>> gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baño pozikago utziko diot nik, nai
>> duanari, irabaziz gañeko dedan yarleku ura*. Ldi *IL* 95.
>>
>>
>>
>> Zer irizten diozue?
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>>
>>
>> Edurne Aldasoro
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/cc43a06e/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago