[itzul] pozikago
junkal elizalde
junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 10:56:52, CEST 2017
Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.
Junkal
2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
> Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer
> eransten badaukagunari.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com]
> *Sent:* asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] pozikago
>
>
>
> Egun on:
>
> Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian
> min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako
> formak.
>
> Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak
> ere jasotzen ditu adibideak:
>
>
>
> *Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita*. Or *Tormes* 45
> (v. tbn. *pozikago* en Zab *Gabon* 62, Laux *BBa* 128 y TAg*Uzt* 272). *Ni
> munduan dan pozikena niņoan*. Ib. 65. *Bozik edan zuen*. FIr 148. *Nere
> gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai
> duanari, irabaziz gaņeko dedan yarleku ura*. Ldi *IL* 95.
>
>
>
> Zer irizten diozue?
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Edurne Aldasoro
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/c0d64676/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago