[itzul] pozikago

Amaia Olabarria Irizar Amaia_Olabarria a bildua donostia.eus
Or, Urr 27, 11:21:01, CEST 2017


Antzuolan ere arruntak dira "pozixao" eta "pozixen". 







Nork:   junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
Nori:   ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data:   27/10/2017 10:57
Gaia:   Re: [itzul] pozikago




Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.

Junkal

2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer 
eransten badaukagunari.
 
Jon
 
From: e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com] 
Sent: asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
To: ItzuL
Subject: [itzul] pozikago
 
Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian 
min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako 
formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak 
ere jasotzen ditu adibideak: 
 
Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 
(v. tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan 
dan pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, 
laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, 
irabaziz gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95. 
 
Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,
 
Edurne Aldasoro



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/7fb50cb0/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago