[itzul] pozikago

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus
Or, Urr 27, 11:26:18, CEST 2017


Gure etxean ere ‘pozi(k)ago’ esaten da.

Bada anomaloa, bai. Baina ‘pozik’ bera ere anomalo samarra da.
Mendebaldeko euskaran, -rik darabilgu sarritan adjektiboak adberbio modura erabiltzeko: alegerarik, gazterik, majarik, guaporik…
‘Pozik’, ordea, ez da halakoa: ‘poz’ izena da guretzat, eta ez dago adjektiborik. Egoera adierazten du, ez besterik.

Beharbada horregatik zabaldu dira erabilera bi: pozago / pozikago.

Iratxe


From: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
Sent: viernes, 27 de octubre de 2017 10:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] pozikago


Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.
Junkal

2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>>:
Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer eransten badaukagunari.

Jon

From: e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com<mailto:aldaedur a bildua gmail.com>]
Sent: asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
To: ItzuL
Subject: [itzul] pozikago

Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere jasotzen ditu adibideak:

Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v. tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95.

Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,

Edurne Aldasoro
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>

 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/53f2a44f/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago