[itzul] pozikago

Iņaki Lopez de Luzuriaga inaki.luzuriaga a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 11:46:49, CEST 2017


Analogiaren kasua ekarriz, "pozik" isilik formaren seriekoa ematen du, eta
"isilago zaude gaur" eta horrelakoak esaten dira. Horren arabera, "pozago"
ez dirudi txarra, nahiz eta euskaldunoi halako deserosotasun bat sortzen
digun. Bestela, beti hor egongo da "alaiago":)

Iņaki

2017-10-27 11:26 GMT+02:00 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE <
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus>:

> Gure etxean ere ‘pozi(k)ago’ esaten da.
>
>
>
> Bada anomaloa, bai. Baina ‘pozik’ bera ere anomalo samarra da.
>
> Mendebaldeko euskaran, *-rik* darabilgu sarritan adjektiboak adberbio
> modura erabiltzeko: *alegerarik, gazterik, majarik, guaporik*…
>
> ‘Pozik’, ordea, ez da halakoa: ‘poz’ izena da guretzat, eta ez dago
> adjektiborik. Egoera adierazten du, ez besterik.
>
>
>
> Beharbada horregatik zabaldu dira erabilera bi: pozago / pozikago.
>
>
>
> Iratxe
>
>
>
>
>
> *From:* junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
> *Sent:* viernes, 27 de octubre de 2017 10:57
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>
>
>
>
> Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.
>
> Junkal
>
>
>
> 2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>
> Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer
> eransten badaukagunari.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com]
> *Sent:* asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] pozikago
>
>
>
> Egun on:
>
> Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian
> min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako
> formak.
>
> Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak
> ere jasotzen ditu adibideak:
>
>
>
> *Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita*. Or *Tormes* 45
> (v. tbn. *pozikago* en Zab *Gabon* 62, Laux *BBa* 128 y TAg*Uzt* 272). *Ni
> munduan dan pozikena niņoan*. Ib. 65. *Bozik edan zuen*. FIr 148. *Nere
> gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai
> duanari, irabaziz gaņeko dedan yarleku ura*. Ldi *IL* 95.
>
>
>
> Zer irizten diozue?
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Edurne Aldasoro
>
> <http://www.euskadi.net>
>
>
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/0958a458/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago