[itzul] pozikago

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Urr 27, 13:51:23, CEST 2017


Hiztegi Batuan ‘pozago’, sarrera honen adibidean:


jostailu iz. Jostetan aritzeko gauza; bereziki, haurrak jostatzeko egiten den edo balio duen gauza. Haurrak jostailuekin baino pozago. (…)

Bestalde, ‘pozik’ anomalotzat ezin da jo, nire ustez. Adjektiboa ez denari erantsita hainbeste daude. Asko pentsatu gabe burura datozkidanak: damurik, doarik, gerturik, itzarrik, kostarik… pozik.

Jon


From: Ander Altuna-UEU [mailto:a.altuna a bildua ueu.eus]
Sent: ostirala, 2017.eko urriak 27 11:54
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] pozikago

Ez dakit aipatu den, baina Euskaltzaindiaren Hiztegian "pozikago" ageri da adibide batean.

pozik adb. Pozez, poztasunez. Bai pozik. Pozik zaudete? Pozik dago, biziak eskaintzen dionarekin. Pozik hartuko nuke lanbide hori. Pozik emango zizkion begi biak arrebari, honek eskatuz gero. Niri giltza emanda, pozik alde egin zuen, ni pozikago utzita.

2017/10/27 11:46(e)an, Iņaki Lopez de Luzuriaga igorleak idatzi zuen:
Analogiaren kasua ekarriz, "pozik" isilik formaren seriekoa ematen du, eta "isilago zaude gaur" eta horrelakoak esaten dira. Horren arabera, "pozago" ez dirudi txarra, nahiz eta euskaldunoi halako deserosotasun bat sortzen digun. Bestela, beti hor egongo da "alaiago":)
Iņaki

2017-10-27 11:26 GMT+02:00 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE <goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus<mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus>>:
Gure etxean ere ‘pozi(k)ago’ esaten da.

Bada anomaloa, bai. Baina ‘pozik’ bera ere anomalo samarra da.
Mendebaldeko euskaran, -rik darabilgu sarritan adjektiboak adberbio modura erabiltzeko: alegerarik, gazterik, majarik, guaporik…
‘Pozik’, ordea, ez da halakoa: ‘poz’ izena da guretzat, eta ez dago adjektiborik. Egoera adierazten du, ez besterik.

Beharbada horregatik zabaldu dira erabilera bi: pozago / pozikago.

Iratxe


From: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com<mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com>]
Sent: viernes, 27 de octubre de 2017 10:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] pozikago


Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.
Junkal

2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>>:
Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer eransten badaukagunari.

Jon

From: e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com<mailto:aldaedur a bildua gmail.com>]
Sent: asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
To: ItzuL
Subject: [itzul] pozikago

Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere jasotzen ditu adibideak:

Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v. tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95.

Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,

Edurne Aldasoro
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.euskadi.net>



[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>






--
[cid:image002.jpg a bildua 01D34F27.996E0700]
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/cfdeb23c/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/cfdeb23c/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/cfdeb23c/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: image002.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/cfdeb23c/attachment-0005.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago