[itzul] pozikago
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Urr 27, 11:53:48, CEST 2017
Ez dakit aipatu den, baina Euskaltzaindiaren Hiztegian "pozikago" ageri
da adibide batean.
*pozik* adb. Pozez, poztasunez. /Bai pozik. Pozik zaudete? Pozik dago,
biziak eskaintzen dionarekin. Pozik hartuko nuke lanbide hori. Pozik
emango zizkion begi biak arrebari, honek eskatuz gero. Niri giltza
emanda, pozik alde egin zuen, ni pozikago utzita/.
2017/10/27 11:46(e)an, Iņaki Lopez de Luzuriaga igorleak idatzi zuen:
> Analogiaren kasua ekarriz, "pozik" isilik formaren seriekoa ematen du,
> eta "isilago zaude gaur" eta horrelakoak esaten dira. Horren arabera,
> "pozago" ez dirudi txarra, nahiz eta euskaldunoi halako deserosotasun
> bat sortzen digun. Bestela, beti hor egongo da "alaiago":)
>
> Iņaki
>
> 2017-10-27 11:26 GMT+02:00 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
> <goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus <mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus>>:
>
> Gure etxean ere ‘pozi(k)ago’ esaten da.
>
> Bada anomaloa, bai. Baina ‘pozik’ bera ere anomalo samarra da.
>
> Mendebaldeko euskaran, /-rik/ darabilgu sarritan adjektiboak
> adberbio modura erabiltzeko: /alegerarik, gazterik, majarik,
> guaporik/…
>
> ‘Pozik’, ordea, ez da halakoa: ‘poz’ izena da guretzat, eta ez
> dago adjektiborik. Egoera adierazten du, ez besterik.
>
> Beharbada horregatik zabaldu dira erabilera bi: pozago / pozikago.
>
> Iratxe
>
> *From:*junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com
> <mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com>]
> *Sent:* viernes, 27 de octubre de 2017 10:57
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] pozikago
>
>
> Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.
>
> Junkal
>
> 2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon
> <jon-agirre a bildua euskadi.eus <mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>>:
>
> Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez
> diolako ezer eransten badaukagunari.
>
> Jon
>
> *From:*e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com <mailto:aldaedur a bildua gmail.com>]
> *Sent:* asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] pozikago
>
> Egun on:
>
> Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri
> belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen
> ditut horrelako formak.
>
> Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu.
> Orotarikoak ere jasotzen ditu adibideak:
>
> /Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita/. Or
> /Tormes/ 45 (v. tbn. /pozikago/ en Zab /Gabon/ 62, Laux /BBa/ 128
> y TAg/Uzt/ 272). /Ni munduan dan pozikena niņoan/. Ib. 65. /Bozik
> edan zuen/. FIr 148. /Nere gogaraz, laisterrik asko ta laister ere
> baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz gaņeko dedan
> yarleku ura/. Ldi /IL/ 95.
>
> Zer irizten diozue?
>
> Eskerrik asko,
>
> Edurne Aldasoro
>
> <http://www.euskadi.net>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/7ee25094/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ueu_logo_berria.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/7ee25094/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago