[itzul] pozikago

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Urr 27, 14:56:43, CEST 2017


Ez dut arazorik ikusten “kontentago” errateko, normal hartzen dut…

 

Julian

 

De: Diez de Ultzurrun, Periko [mailto:ultzu a bildua parlamento.eus] 
Enviado el: viernes, 27 de octubre de 2017 13:02
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] pozikago

 

Eztabaida gehixeago korapilatzeagatik edo…

Kontent naiz’- esamoldea hartzen badin badugu, nola jartzen zaio aumentatiboa? Hamaika aldiz gelditu naiz euskaraz mintzatzean, hori burura etorri eta katramilaturik bezala aitzinera ezin eginez, edo eta kontentago’- bota eta belarriko minez.

 

Sk, aldez aurretikan!

From: Iņaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com] 
Sent: ostirala, 2017.eko urriak 27 11:47
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] pozikago

 

Analogiaren kasua ekarriz, "pozik" isilik formaren seriekoa ematen du, eta "isilago zaude gaur" eta horrelakoak esaten dira. Horren arabera, "pozago" ez dirudi txarra, nahiz eta euskaldunoi halako deserosotasun bat sortzen digun. Bestela, beti hor egongo da "alaiago":) 

Iņaki 

 

2017-10-27 11:26 GMT+02:00 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE <goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus <mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.eus> >:

Gure etxean ere ‘pozi(k)ago’ esaten da.

 

Bada anomaloa, bai. Baina ‘pozik’ bera ere anomalo samarra da.

Mendebaldeko euskaran, -rik darabilgu sarritan adjektiboak adberbio modura erabiltzeko: alegerarik, gazterik, majarik, guaporik… 

‘Pozik’, ordea, ez da halakoa: ‘poz’ izena da guretzat, eta ez dago adjektiborik. Egoera adierazten du, ez besterik.

 

Beharbada horregatik zabaldu dira erabilera bi: pozago / pozikago.

 

Iratxe

 

 

From: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com <mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com> ] 
Sent: viernes, 27 de octubre de 2017 10:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] pozikago

 

 

Guk, adibidez, pozi(a)go esaten dugu Leitzan.

Junkal

 

2017-10-27 9:21 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus <mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus> >:

Nire iritziz baztertu beharrekoa da, anomaloa delako, eta ez diolako ezer eransten badaukagunari.

 

Jon

 

From: e-alda [mailto:aldaedur a bildua gmail.com <mailto:aldaedur a bildua gmail.com> ] 
Sent: asteazkena, 2017.eko urriak 25 12:05
To: ItzuL
Subject: [itzul] pozikago

 

Egun on:

Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako formak.

Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere jasotzen ditu adibideak: 

 

Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v. tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95. 

 

Zer irizten diozue?

Eskerrik asko,

 

Edurne Aldasoro

 <http://www.euskadi.net> 

 


 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/03b4c79e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago