[itzul] pozikago
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 19:06:28, CEST 2017
Juan, "pozik" eta "zutik"i buruz, esan duzu "...azpiko adjektibo horien
sentipena galdu denean, "gogotik(ago)" bezala tratatu dira, hots, adberbio
gisa...".
Bada, "adberbio" aipamenaren harira bururatu zait "poliki/polikiago"
adibidea.
Xabier Aristegieta
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 27 18:43):
> Tira, ez dira noski berdinak "-(r)ik" eta "-ki" edo "-(e)tik". Gramatikaz
> jakin gabe ere bistakoa da hori.
>
> Ilun samarra izan naiteke batzuetan, baina uste dut garbi utzi dudala hor
> zertaz ari nintzen.
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urria 27 10:37):
>
> Beste adibide bat "poliki"rena dateke: konparatiboan, ez dugu esaten
>> "politagoki", baizik eta "polikiago".
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko urria 27 18:29):
>>
>> Jakina, horregatik diot kasu bera direla oinarrian dauden "poz" eta "zut"
>>> adjektiboak. Eta, bai, analogiazko sortuak direla "pozikago" eta "zutikago"
>>> modernoak.
>>>
>>> Izan ere, azpiko adjektibo horien sentipena galdu denean, "gogotik(ago)"
>>> bezala tratatu dira, hots, adberbio gisa, eta [ez adjektibo+-(r)ik]
>>> egituratzat.
>>>
>>> Badaezpada, "gogotik" ere "gogotsu(ki)"ren esanahira etorria da adberbio
>>> modura erabiltzen denean, formak (NONDIK) zuzenean adierazten duenetik
>>> aldendurik (gogo-tik).
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko urria 27 10:02):
>>>
>>> Juan, jaso dituzun adibide horietan, esango nuke "zutago" horiek ez
>>>> direla "zutik+ago"ren emaitza, baizik eta "zut (adjektiboa, osagarri
>>>> predikatiboa)+ago" ren emaitza.
>>>>
>>>> Eta "zut+ago=zutago" ez du inork eztabaidatzen, "poz+ago=pozago"
>>>> eztabaidatzen ez den bezala.
>>>> "Zutik+ago", "pozik+ago": hori da kontua.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko urria 27 17:50):
>>>>
>>>> Bai, kasu bera da:
>>>>>
>>>>>
>>>>> OEH
>>>>>
>>>>> Gizon zutagorik ote da erri guztian? (G)" A.
>>>>>
>>>>> (Uso pred.). Arkaitz buruan arrenka nago, / betorkidala sua... zutago.
>>>>> Loram 83. Gallurrera igoa dugu Iguzkia, / nondik yaurtiko zutago gezia.
>>>>> "Más a plomo".
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko urria 27 09:25):
>>>>>
>>>>> Uste dut "zutikago"ren kasu bera dela "pozikago". Hona "zutikago":
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> - 1937ko apirilaren 28ko *Eguna *egunkarian:
>>>>>>
>>>>>> "*Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo*
>>>>>>
>>>>>> Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago
>>>>>> euzkotarren gogoa, baina."
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> - Eusebio Erkiaga, *Araibar zalduna*:
>>>>>>
>>>>>> Neskatxak, oiñak eta gorputza eta burua zutikago jarriaz,
>>>>>> ikusmenarekin, begiekin dei egin nai zion.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko urria 27 17:01):
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>> *2.* (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A), boxa (L-ain ap. A).
>>>>>>> (Adj.). Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon
>>>>>>> boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et
>>>>>>> d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa
>>>>>>> (BN, S), mujer de carácter alegre" A. "Zer gizon boza!" Lander (ap.
>>>>>>> DRA). Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan
>>>>>>> egun ta urte pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza
>>>>>>> maitea? Añ NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy
>>>>>>> 80. Ongi ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12 (ap. DRA; la
>>>>>>> ref. es incorrecta). Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli
>>>>>>> zan, anaiari itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute
>>>>>>> poz eta atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
>>>>>>>
>>>>>>> *3.* (Ht VocGr 366, Añ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz. (Uso pred.). (Estar,
>>>>>>> etc.) contento, alegre. v. pozik. Tr. Documentado en todas las
>>>>>>> épocas y dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en
>>>>>>> los autores suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás. Boz
>>>>>>> naiz, bada, Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1
>>>>>>> Cor 16, 17 (He boztua naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol,
>>>>>>> BiblE pozik nago). Boz eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren
>>>>>>> ikhusi baitzuen / prometatu Mesia. EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela
>>>>>>> botz. O Pr 13. Amudio duena bethi da boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP
>>>>>>> allegeraki dabilla, Mst boztariuan dabila, Ol pozez dabil). Bateti
>>>>>>> ene biotza poz da, besteti dabil ikara. Acto 356. Aiñ da poz nere
>>>>>>> gogoa / zein da ezdakit zer egin. GavS 17. Beren hondikariak
>>>>>>> dereielakoz manhatü bethi botz behar ziradiala izan. Egiat 232. Ikusiko
>>>>>>> dozube, zein poz izango zarian erijotzako orduban. Mg CO 225. Ez
>>>>>>> dira berak egiaz beñere poz eta kontentu. AA III 301. Untsa
>>>>>>> barazkaltüren nintzala nintzan botz, / khümitatzalia aberats nilakotz.
>>>>>>> Etch 320. Baña Dabiden biotza poz etzan, bizirik irtenda ere. Lard
>>>>>>> 173. Len Kondesa hilltzeko añ poz, estu ta larri uan, ta orañ hill
>>>>>>> degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB 40. Sartu zen adiskide batzuen
>>>>>>> arterat joan balitz bezein ezti eta botz. Jnn SBi 158. Burrukak ta
>>>>>>> eskolea / itxi nebazan poz, / dantzea euren lekuan / artuteko gogoz.
>>>>>>> Azc PB 340. Nor bere ondasunakaz / poz bizi izatea. Ib. 24.
>>>>>>>
>>>>>>> (s. XX). Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos
>>>>>>> 134. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera
>>>>>>> pozago. A Ardi 138s. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta
>>>>>>> gagoz / guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek
>>>>>>> bezin poz dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz,
>>>>>>> zabaldu nahiz lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik
>>>>>>> dagon poz. Or Aitork 411. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao
>>>>>>> IpuiB 200. Norbere kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen.
>>>>>>> Erkiag Arran 28. Animaren leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz
>>>>>>> dalako. "Se huelga de conocer a Dios". Gazt MusIx 219. --Poz da
>>>>>>> eguna-- / Izarrez josiko da / gabaz illuna. NEtx LBB 215. Egun
>>>>>>> guztian fabrika barruan baiño pozago ta zoriontsuago bizi izan zan
>>>>>>> umientzako kontuak idazten. Alzola Atalak 88. Abendoa heze eta
>>>>>>> hotz, etxeko nausia udan botz. EZBB I 23. Danok pozik suberte
>>>>>>> onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.
>>>>>>>
>>>>>>> v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk
>>>>>>> 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55.
>>>>>>> Botz: Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/06514134/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago