[itzul] pozikago
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 18:43:04, CEST 2017
Tira, ez dira noski berdinak "-(r)ik" eta "-ki" edo "-(e)tik". Gramatikaz
jakin gabe ere bistakoa da hori.
Ilun samarra izan naiteke batzuetan, baina uste dut garbi utzi dudala hor
zertaz ari nintzen.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko urria 27 10:37):
> Beste adibide bat "poliki"rena dateke: konparatiboan, ez dugu esaten
> "politagoki", baizik eta "polikiago".
>
> Xabier Aristegieta
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko urria 27 18:29):
>
> Jakina, horregatik diot kasu bera direla oinarrian dauden "poz" eta "zut"
>> adjektiboak. Eta, bai, analogiazko sortuak direla "pozikago" eta "zutikago"
>> modernoak.
>>
>> Izan ere, azpiko adjektibo horien sentipena galdu denean, "gogotik(ago)"
>> bezala tratatu dira, hots, adberbio gisa, eta [ez adjektibo+-(r)ik]
>> egituratzat.
>>
>> Badaezpada, "gogotik" ere "gogotsu(ki)"ren esanahira etorria da adberbio
>> modura erabiltzen denean, formak (NONDIK) zuzenean adierazten duenetik
>> aldendurik (gogo-tik).
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko urria 27 10:02):
>>
>> Juan, jaso dituzun adibide horietan, esango nuke "zutago" horiek ez
>>> direla "zutik+ago"ren emaitza, baizik eta "zut (adjektiboa, osagarri
>>> predikatiboa)+ago" ren emaitza.
>>>
>>> Eta "zut+ago=zutago" ez du inork eztabaidatzen, "poz+ago=pozago"
>>> eztabaidatzen ez den bezala.
>>> "Zutik+ago", "pozik+ago": hori da kontua.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko urria 27 17:50):
>>>
>>> Bai, kasu bera da:
>>>>
>>>>
>>>> OEH
>>>>
>>>> Gizon zutagorik ote da erri guztian? (G)" A.
>>>>
>>>> (Uso pred.). Arkaitz buruan arrenka nago, / betorkidala sua... zutago.
>>>> Loram 83. Gallurrera igoa dugu Iguzkia, / nondik yaurtiko zutago gezia.
>>>> "Más a plomo".
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko urria 27 09:25):
>>>>
>>>> Uste dut "zutikago"ren kasu bera dela "pozikago". Hona "zutikago":
>>>>>
>>>>>
>>>>> - 1937ko apirilaren 28ko *Eguna *egunkarian:
>>>>>
>>>>> "*Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo*
>>>>>
>>>>> Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago
>>>>> euzkotarren gogoa, baina."
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> - Eusebio Erkiaga, *Araibar zalduna*:
>>>>>
>>>>> Neskatxak, oiñak eta gorputza eta burua zutikago jarriaz,
>>>>> ikusmenarekin, begiekin dei egin nai zion.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko urria 27 17:01):
>>>>>
>>>>>
>>>>>> *2.* (Dv), boz (Dv), botxa (BN-mix, S ap. A), boxa (L-ain ap. A).
>>>>>> (Adj.). Alegre. "En France on n'emploie ce mot que comme adjectif: gizon
>>>>>> boza, homme gai. Le guipuscoan s'en sert comme de substantif et
>>>>>> d'adjectif" Dv. "Afable, cariñoso. Emazte boxa (L-ain), emazte botxa
>>>>>> (BN, S), mujer de carácter alegre" A. "Zer gizon boza!" Lander (ap.
>>>>>> DRA). Aire boz batekin. Birjin 100. Non dira zugaz igaro nituan egun
>>>>>> ta urte pozak, zugaz euki nituan berba gozoak, gozotasunak ta laguntza
>>>>>> maitea? Añ NekeA 261s. Zapataiñaren lenguaia phoz eta naturala. Gy
>>>>>> 80. Ongi ethorri bozena egin zaukun. Prop 1898, 12 (ap. DRA; la ref.
>>>>>> es incorrecta). Onenbestez Esau bere etxera Seir-era itzuli zan,
>>>>>> anaiari itz poz eta atsegingarrienak emanik. Lard 44. Gomute poz eta
>>>>>> atsegingarriek benetan. Akes Ipiñ 22.
>>>>>>
>>>>>> *3.* (Ht VocGr 366, Añ), boz (Ht VocGr 342, Dv), botz. (Uso pred.). (Estar,
>>>>>> etc.) contento, alegre. v. pozik. Tr. Documentado en todas las
>>>>>> épocas y dialectos. La forma meridional es poz. Al Norte hay botz en
>>>>>> los autores suletinos y en Joannateguy, y boz en los demás. Boz
>>>>>> naiz, bada, Estebenen eta Fortunaten eta Achaicoren ethorteaz. Lç 1
>>>>>> Cor 16, 17 (He boztua naiz, TB bozkariotzen naiz, Dv bozten naiz, Ol,
>>>>>> BiblE pozik nago). Boz eta pagurik zuen / akhabatu bizia, / zeren
>>>>>> ikhusi baitzuen / prometatu Mesia. EZ Noel 81. Ahoa debilano sabela
>>>>>> botz. O Pr 13. Amudio duena bethi da boz. Ch III 5, 4 (Ip botz da, SP
>>>>>> allegeraki dabilla, Mst boztariuan dabila, Ol pozez dabil). Bateti
>>>>>> ene biotza poz da, besteti dabil ikara. Acto 356. Aiñ da poz nere
>>>>>> gogoa / zein da ezdakit zer egin. GavS 17. Beren hondikariak
>>>>>> dereielakoz manhatü bethi botz behar ziradiala izan. Egiat 232. Ikusiko
>>>>>> dozube, zein poz izango zarian erijotzako orduban. Mg CO 225. Ez
>>>>>> dira berak egiaz beñere poz eta kontentu. AA III 301. Untsa
>>>>>> barazkaltüren nintzala nintzan botz, / khümitatzalia aberats nilakotz.
>>>>>> Etch 320. Baña Dabiden biotza poz etzan, bizirik irtenda ere. Lard
>>>>>> 173. Len Kondesa hilltzeko añ poz, estu ta larri uan, ta orañ hill
>>>>>> degulakoan amorratzen zeagok. Arr GB 40. Sartu zen adiskide batzuen
>>>>>> arterat joan balitz bezein ezti eta botz. Jnn SBi 158. Burrukak ta
>>>>>> eskolea / itxi nebazan poz, / dantzea euren lekuan / artuteko gogoz.
>>>>>> Azc PB 340. Nor bere ondasunakaz / poz bizi izatea. Ib. 24.
>>>>>>
>>>>>> (s. XX). Eu baizen poz gaittuk gu, Martin, eure zorionaz. Echta Jos
>>>>>> 134. Umeak gozotegira baño pozago. Ag G 81. Mutikoak pozik, bera
>>>>>> pozago. A Ardi 138s. Txoriak eta baztarrak poz. Mok 3. Ori dala-ta
>>>>>> gagoz / guztiz alai ta poz. Enb 126. Ote da besotakorik / aiek bezin
>>>>>> poz dagonik? Or Eus 185. Irri bat bezein arin eta boz, zabaldu nahiz
>>>>>> lurrera / zorionaren gozoa. Iratz 72. Badakit nondik dagon poz. Or
>>>>>> Aitork 411. Biak pozik, zein baiño zein pozago! Bilbao IpuiB 200. Norbere
>>>>>> kabitik urbil ibilten diralako txoriak pozen. Erkiag Arran 28. Animaren
>>>>>> leloa, Jainkoa siñismenez ezagutzeaz poz dalako. "Se huelga de
>>>>>> conocer a Dios". Gazt MusIx 219. --Poz da eguna-- / Izarrez josiko
>>>>>> da / gabaz illuna. NEtx LBB 215. Egun guztian fabrika barruan baiño
>>>>>> pozago ta zoriontsuago bizi izan zan umientzako kontuak idazten.
>>>>>> Alzola Atalak 88. Abendoa heze eta hotz, etxeko nausia udan botz.
>>>>>> EZBB I 23. Danok pozik suberte onegaz, eta neu pozen. Gerrika 161.
>>>>>>
>>>>>> v. tbn. DurPl 84. AB AmaE 112. EZBB I 44. Urruz Urz 63. Jaukol Biozk
>>>>>> 28. Ldi BB 46. BEnb NereA 181. Etxba Ibilt 490. TxGarm BordaB 55.
>>>>>> Botz: Arch Fab 181. Boz: Mih 78. Dh 191. Arb Igand 149. Ox 31.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/c21806e6/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago