[itzul] Aldaketak Euskalbarren
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Al, Urr 30, 11:38:23, CET 2017
Posta-zerrenda honetan kontzentratuko da, seguruenik, Euskalbarren
erabiltzaileen proportziorik handiena. Beraz, interesatuko zaizue jakitea
aldaketa handi samarrak datozela Euskalbarren ondorengo bertsioan.
Duela bi urte inguru, jatorrizko egileak eta azken
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>aldian garapena
zeramaten lagunek Euskalbarren egiten zuten lana uzteko nahia adierazi
zuten, eta ordura arte
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ko
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>kolaboratz
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ail
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>e
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>etako batek,
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>Elhuyarrek
Fundazioak <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>,
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/> hartu zuen
jarraipenaren ardura
<http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>. Geroztik atera
diren bertsioetan, ohiko lanak egin izan dira: hiztegiak gehitu, hiztegiak
konpondu... Baina bertsio honetan, Euskalbar zerotik hasita osorik berregin
behar izan dugu.
Izan ere, Firefoxek luzapenak garatzeko WebExtensions API berria
erabiltzera derrigortzen du orain
<https://blog.mozilla.org/addons/2015/08/21/the-future-of-developing-firefox-add-ons/>.
Orain artean, aurreko teknologia erabiliz egindako luzapenek funtzionatzen
jarraitu dute, baina, azaroan ateratzekoa omen den Firefox 57tik aurrera
<https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
,
<https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
WebExtensions darabilten luzapenak soilik ibiliko dira
<https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>.
Hau da, zegoen bezala Euskalbarrek ez zukeen funtzionatuko Firefoxen
bertsio berrietan. Horregatik, dena berriz ere hasieratik programatu behar
izan dugu.
Gure asmoa Euskalbar berria aurrekoaren berdina izatea bazen ere, ezinezkoa
izan da dena berdin uztea. API berriak hala behartuta, aldaketa nabarmen
batzuk badaude bertsio berrian. Horietatik aipatzekoena da Euskalbarrek
izena ematen dion izana galdu duela: orain ez da beti bistan dagoen
tresna-barra bat, WebExtensions
<https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>
API
<https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>an
<https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>ezin
<https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>baita
horrelakorik egin
<https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>.
B <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>este
hainbatekin batera,
<https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>guk
ere <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>eskatu
genien Firefox-ekoei tresna-barrak egiteko aukera jartzea
<https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>,
eta onartu zuten <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064>.
Euskalbar berregiten hasi aurretik, ezaugarri hori noiz inplementatuko zain
egon ginen, baina duela bi hilabete ikusi
<https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>genu
<https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>en ez zutela
<https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> prest edukiko
<https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> Firefox 57rako
<https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>, eta beste modu
batera egin behar izan genuen aurrera. Orain, Euskalbarrek botoi bat
jartzen du tresna-barra orokorrean, eta, erabili nahi dugun bakoitzean,
botoi hori sakatu behar dugu barra irekitzeko. Laster-tekla baten bidez ere
ireki daiteke barra (Ktrl+Shift+U), baina, edozein kasutan, saguaren klik
edo tekla-sakatze bat gehiago egin behar da orain Euskalbar erabiltzeko.
Etorkizunean Firefoxek barra egiteko aukera jartzen badu, berriro bihurtuko
dugu barra Euskalbar, erabiltzaileek hala nahiago badute.
Oinarrizko egituraren aldaketa horretaz gain, hainbat hiztegi gehitu edo
konpondu ditugu bertsio berrirako (EGAMaster hiztegia, Farmazia hiztegia,
Freelang hiztegia, GEMET ingurumen thesaurus-a, Gizarte Zerbitzuen
hiztegia, Glosbe hiztegia, Gotzon Garateren atsotitzak, Kamusi Project
hiztegia, Laneki hiztegia, Nafarroako euskalkien hiztegia, Trengintza
hiztegia, Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa eta Zurgintza
hiztegia), eta beste hiztegi batzuk kendu ditugu, API berrian ezin direlako
txertatu (BFA Hiztegi Terminologikoa, GFAren itzulpen-memoriak eta
Microsoft hiztegia) edo webguneak ez dabiltzalako (CorpEus eta Elebila).
Hemen dago aldaketa guztien zerrenda: http://euskalbar.eu/version50/.
Laster igoko dugu Euskalbarren bertsio berria Mozillako luzapenen
webgunera. Haiek aztertu eta onartzen dutenean, Euskalbar aurrez instalatua
zenutenei automatikoki eguneratuko zaizue bertsio berrira. Besteek Mozillaren
luzapenen webgunetik instala dezakezue Euskalbar
<https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/>.
Egiteko geratu direnen artean
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>, hauek dira aipagarrienak:
interfazea beste hizkuntza batzuetara itzultzea, bilaketa konbinatua
hiztegi guztiei jartzea, bilatzeko hitza idazterakoan laguntzeko
"autocomplete" jartzea eta testuinguru-menua jartzea edozein orritan.
Gogoratu Euskalbarren garapenean edonork lagundu dezakeela. Programazioaz
ezer ez badakizu, probatu, eta akats
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri eman
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo aldaketak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> eska ditzakezu orri honetan
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>. Programazio-ezagutzak
izanez gero, Euskalbar <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
<https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
<https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu, hobekuntzak
edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Edo garatzaile
<https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
<https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
<https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere gustura sartuko zaitugu!
[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2380844b/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_botoia.png
Mota: image/png
Tamaina: 2519 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2380844b/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_barra.png
Mota: image/png
Tamaina: 16772 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2380844b/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago