[itzul] Aldaketak Euskalbarren

imanol salegi isuuis a bildua gmail.com
Al, Urr 30, 11:56:40, CET 2017


Mila esker, guztiagatik!

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
idatzi zuen (2017(e)ko urria 30 11:38):

> Posta-zerrenda honetan kontzentratuko da, seguruenik, Euskalbarren
> erabiltzaileen proportziorik handiena. Beraz, interesatuko zaizue jakitea
> aldaketa handi samarrak datozela Euskalbarren ondorengo bertsioan.
>
> Duela bi urte inguru, jatorrizko egileak eta azken
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>aldian garapena
> zeramaten lagunek Euskalbarren egiten zuten lana uzteko nahia adierazi
> zuten, eta ordura arte
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ko
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>kolaboratz
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ail
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>e
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>etako batek,
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>Elhuyarrek
> Fundazioak <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>,
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/> hartu zuen
> jarraipenaren ardura
> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>. Geroztik
> atera diren bertsioetan, ohiko lanak egin izan dira: hiztegiak gehitu,
> hiztegiak konpondu... Baina bertsio honetan, Euskalbar zerotik hasita
> osorik berregin behar izan dugu.
>
> Izan ere, Firefoxek luzapenak garatzeko WebExtensions API berria
> erabiltzera derrigortzen du orain
> <https://blog.mozilla.org/addons/2015/08/21/the-future-of-developing-firefox-add-ons/>.
> Orain artean, aurreko teknologia erabiliz egindako luzapenek funtzionatzen
> jarraitu dute, baina, azaroan ateratzekoa omen den Firefox 57tik aurrera
> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
> ,
> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
> WebExtensions darabilten luzapenak soilik ibiliko dira
> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>.
> Hau da, zegoen bezala Euskalbarrek ez zukeen funtzionatuko Firefoxen
> bertsio berrietan. Horregatik, dena berriz ere hasieratik programatu behar
> izan dugu.
>
> Gure asmoa Euskalbar berria aurrekoaren berdina izatea bazen ere,
> ezinezkoa izan da dena berdin uztea. API berriak hala behartuta, aldaketa
> nabarmen batzuk badaude bertsio berrian. Horietatik aipatzekoena da
> Euskalbarrek izena ematen dion izana galdu duela: orain ez da beti bistan
> dagoen tresna-barra bat, WebExtensions
> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>
> API
> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>an
>
> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>ezin
>
> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>baita
> horrelakorik egin
> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>.
> B <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>este
> hainbatekin batera,
> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>guk
> ere
> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>eskatu
> genien Firefox-ekoei tresna-barrak egiteko aukera jartzea
> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>,
> eta onartu zuten <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064>.
> Euskalbar berregiten hasi aurretik, ezaugarri hori noiz inplementatuko zain
> egon ginen, baina duela bi hilabete ikusi
> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>genu
> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>en ez zutela
> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> prest edukiko
> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> Firefox 57rako
> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>, eta beste
> modu batera egin behar izan genuen aurrera. Orain, Euskalbarrek botoi bat
> jartzen du tresna-barra orokorrean, eta, erabili nahi dugun bakoitzean,
> botoi hori sakatu behar dugu barra irekitzeko. Laster-tekla baten bidez ere
> ireki daiteke barra (Ktrl+Shift+U), baina, edozein kasutan, saguaren klik
> edo tekla-sakatze bat gehiago egin behar da orain Euskalbar erabiltzeko.
> Etorkizunean Firefoxek barra egiteko aukera jartzen badu, berriro bihurtuko
> dugu barra Euskalbar, erabiltzaileek hala nahiago badute.
>
>
>
>>
> Oinarrizko egituraren aldaketa horretaz gain, hainbat hiztegi gehitu edo
> konpondu ditugu bertsio berrirako (EGAMaster hiztegia, Farmazia hiztegia,
> Freelang hiztegia, GEMET ingurumen thesaurus-a, Gizarte Zerbitzuen
> hiztegia, Glosbe hiztegia, Gotzon Garateren atsotitzak, Kamusi Project
> hiztegia, Laneki hiztegia, Nafarroako euskalkien hiztegia, Trengintza
> hiztegia, Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa eta Zurgintza
> hiztegia), eta beste hiztegi batzuk kendu ditugu, API berrian ezin direlako
> txertatu (BFA Hiztegi Terminologikoa, GFAren itzulpen-memoriak eta
> Microsoft hiztegia) edo webguneak ez dabiltzalako (CorpEus eta Elebila).
> Hemen dago aldaketa guztien zerrenda: http://euskalbar.eu/version50/.
>
> Laster igoko dugu Euskalbarren bertsio berria Mozillako luzapenen
> webgunera. Haiek aztertu eta onartzen dutenean, Euskalbar aurrez instalatua
> zenutenei automatikoki eguneratuko zaizue bertsio berrira. Besteek Mozillaren
> luzapenen webgunetik instala dezakezue Euskalbar
> <https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/>.
>
> Egiteko geratu direnen artean
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>, hauek dira
> aipagarrienak: interfazea beste hizkuntza batzuetara itzultzea, bilaketa
> konbinatua hiztegi guztiei jartzea, bilatzeko hitza idazterakoan laguntzeko
> "autocomplete" jartzea eta testuinguru-menua jartzea edozein orritan.
>
> Gogoratu Euskalbarren garapenean edonork lagundu dezakeela. Programazioaz
> ezer ez badakizu, probatu, eta akats
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri eman
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo aldaketak
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> eska ditzakezu orri
> honetan <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>.
> Programazio-ezagutzak izanez gero, Euskalbar
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
> <https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu,
> hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Edo
> garatzaile <https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
> <https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
> <https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere gustura sartuko zaitugu!
>
>
> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2ae68af7/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_barra.png
Mota: image/png
Tamaina: 16772 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2ae68af7/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_botoia.png
Mota: image/png
Tamaina: 2519 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171030/2ae68af7/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago